Bertan ikusi ahal izan genuen mailing-a dela inbertsio gehien egiten den baliabidea azken datuen arabera(2014). Gainera buzoietako liburuxketan eta marketin telefonikoan inbertsio handiak egiten direla ikusi genuen baita ere.
2010 eta 2014 urteen bitarteko inbertsio publizitarioen informazioak erabat harrituta utzi ninduen eta pixka bat gehiago ikertzeko nahia eduki nuen. Besteak beste zein den gehien inbertitzen duen enpresa edo zein sektore, edota zein nolako gorabeherak eduki ditzakeen publizitate inbertsioak hurrengo urteetan.
Horrela bilaketarekin hasi nintzen eta beheko bi grafika hauek aurkitu nituen,non esandako informazioa aurkitu nuen. Bertako datuen arabera, Procter&Gamble multinazionala da publizitatean inbertsio gehien egin duen enpresa 2014.urtean (111 milioi€ inbertituz eta inbertsio osoaren %2,9arekin), El Corte Ingles (76milioi€ inbertituz eta inbertsio osoaren %2arekin) eta Loreal (70,8 milioi €inbertituz eta inbertsio osoaren %1,9arekin) enpresak jarraitzen dutelarik.
Sektoreen arabera banaketa eta ostalaritza batzen dituen sektorea da gehien inbertitzen duena publizitate arloan (415,2 milioi€ eta %10,6ko eboluzioarekin 2013.urtearekiko), finantzak(378,2 milioi € inbertituz eta %17,9ko eboluzioarekin 2013.urtearekiko) eta automobil-industriak(376,6 milioi € inbertituz eta %1,4ko eboluzioarekin 2013.urtearekiko) jarraitzen dutelarik.
Gainera Infoadex webguneak argitaratu duen moduan 2014.urtean inbertsio publizitarioa %5,9 igo da 2013.urtearekin konparatuz. Dirudienez igoera hau ez da bitxikeri hutsa izango, marketin directo webuneak dioen moduan (zenith vigía webguneak argitaratutako datuak erabiliz) 2015.urtean %5,1eko igoera egongo da inbertsio publizitarioan, eta 2016.urtea ere igoera urtea izango dela diote, esan dute,%5,3ko igoera aurre ikusiz. Espero dezagun honek behera ez egitea eta gu igoera honen parte izatea hemendik gutxira !



No hay comentarios:
Publicar un comentario