viernes, 13 de noviembre de 2015
Asignaturaren alde teorikoa ulertzeko azalpenetara etortzea gomendagarria da
Lauhilekoaren erdian egonda eta ikasleen etortze-portzentajeak ikusi ondoren, asignatura gainditzeko problemak egon daitezkeela aurreratu ahal dugu (ikus grafikoa). Irakasleak ematen dituen azalpenak ez ulertzeak ebaluazioaren alde teorikoa gainditzeko zailtasun gehiago izatea ekartzen du. Aurreko ikasturteetan izandako esperientziak hau erakutsi du, beraz asignaturaren alde teorikoa ulertzeko azalpenetara etortzea gomendatzen dut. Badakit etortzeak ez duela azalpenetan arreta jartzea edo inplikazio intelektuala bermatzen, baina azken indikadore hau neurtzea askoz zailagoa da. Beste indikadore bat azalpen teorikoetan parte hartzea dugu, eta hasieratik hona arlo honetan zerbait hobera jo dugula esan daiteke, baina ikasle gutxi dira parte hartzen dutenak eta parte hartzeak biziagoak izatea komeni zaigu, azalpen teorikoak "biziagoak" izateko.
Bukatzeko azken aholkua, ikaskide batek lauhilekoaren azken momentuan ikasteko ohitura duela klasean aitortu zuen. Kontuz ibili, mesedez, asignatura hau gainditzeko ondo ikasi eta lan egin behar da.
Eskerrik asko eta animoa asignaturan asko ikas dezakezu-eta!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

No hay comentarios:
Publicar un comentario