martes, 20 de octubre de 2015

Product placement


Product placement

Gure graduan, urte honetan batez ere, askotan entzuten dugu Product placement hitzak baina benetan ez dakigu oso ondo zein den, horregatik pentsatu dut hori buruz hitz egitea. 

Product placement publizitatean erabiltzen den teknika bat da. Product placement-arekin produktuak agertu behar dira, normalean ikusentzuneko arloan erabiltzen da teknika hau, hala nola, telesailetan, telebistako programetan, bideoklipetan, zinean... Gaur egun telesaileko edo zinemako produktoreek gero eta gehiago erabiltzen dute teknika hau finantziazio iturri moduan. 

Historia apur bat

Teknika hau 30.hamarkadan sortu zen Estatu Batuetan. Aurrean esan dudan moduan teknika hau batez ere zineman erabiltzen zen eta gaur egun ere erabiltzen da. Bigarren Mundu Gerra baino lehenago Hollywood-eko zenbait komediatan erabiltzen zen teknika hau baina Biagarren Mundu Gerraren amaierarekin publizitatea ez zuelako konfiantzarik ematen teknika hau ez zen erabili zenbait urteetan. 

70.hamarkadan berriro ere product placement-a erablitzen hasi zen, zenbait publizitate agentzia espezializatu ziren arlo honetan eta horri esker berriz ere teknika hau berrezarri zen publizitatearen munduan. Agentzia hauek zinema produktoreekin hitz egiten zuten eta bere produktuak jartzen zituzten bere pelikuleetan edo telesailetan. Teknika hau gero eta gehiago erablitzen hasi zen eta 1990 bere gailurrera iritsi zen erakunde batekin ERMA (Entertainment Resources of Marketing Association) izenekoa.

Irudiak






No hay comentarios: