Publizitatea ikasten ari garenez (eta suposatzen dut arlo horretan lan egin nahi dugula) eta euskaldunak garenez, interesgarria eta lagungarria irudituko zaigula irditzen zait: Zeregin asko euskaldunok publizitatean
Irakurri nahi ez duten nagientzat, hona hemen interesgarriak diren esaldi batzuk:
"Publizitate agentziak:
c.- Euskaraz sortzeko beharrik ez dute sentitzen. Ondorioz, ez dituzte
beharrezkotzat jotzen euskaraz sortzeko gauza diren kreatiboak.
d.- Kanpaina guztia landu ostean, behin bezeroak aprobatu duenean, azken ordu erdian egiten dituzte itzulpenak euskarara."
"Publizitatea lortzeko, kalitateko produktuak eskaini eta irakurle-entzule-ikusentzule gehigo lortu behar dituzte euskal hedabideek. Aldi berean, ordea, publizitate inbertsioak erakartzeko gauza ez diren bitartean, zeharo mugatuta daude produktu hobeagoak eskaini eta jende gehiagorengana heltzeko."
"Ikusarazi behar zaie, gutxienez, irudi txarra ari direla ematen euskaraz ez agertuta, bi hizkuntza dituen lurralde batean kanpotar erdalzale itxura ematen dutela gizarteak hautatutako bidearekin bat ez badatoz."
EHU-ko publizitate irakaskuntzari buruz ere aipamena egiten du, izan ere, han ikasi zuen berak:
"[...]Esan nahi da, irakasle benetan euskaldunak behar direla, euskaldunak baina irakasle onak, balekoak, eta irakasle horiek guztiek adierazkortasun zorrotza euskaraz eta irakatsiko duten gaiaren inguruko ezagutzak eta esperientzia izan behar dituztela – orain oso kasu gutxitan gertatzen den bezala."
Nahiz eta guk egoera hau aldatzeko botere osoa ez izan, kontuan izan behar dugu gu garela hurrengo langile belaunaldia, eta gure eskuetan egongo dela euskarak publizitatean duen errealitatea. Beraz, hausnartzekoa da.

No hay comentarios:
Publicar un comentario