Event marketinaren inguruko ekarpen bat egitea pentsatu dut gustatuko zaizuela dakidalako. Nik ez nekien zer zen Event Marketing, baina pasa den urtean Persuasive Strategies irakasgaian, Sergio gure irakasleak Fonty´s University-ko irakasle bat ekarri zigun Event Marketinaren inguruko klaseak emateko. Egia esanda, asko gustatu zitzaizkidan klase horiek eta zuekin konpartitu nahi nuen publizitatea egiteko modu desberdin hau:
Zertan datza Event marketina ere Esperientzia marketina deitua?
Marketin mota bat da eta produktu, marka edo zerbitzu berri bat merkaturatzeko esperientziak erabiltzen dira.
Nola?
Leku batean iragarri nahi dugun produktuari buruz hainbat ekintza, kontzertu, jaialdi, joku... antolatuz.
Zertarako?
Modu honetan, jazoera horretara doazen guztiek bizi duten esperientziarekin geratuko dira eta hori gogoratzean produktuarekin erlazionatuko dute.
Badakit zaila dela idatziz ulertzea, bideo batzuk utziko dizkizuet ikusteko benetna zer den. Bideo hauek Fonty´s University-ko irakasleak erakutsi zizkigun eta zuekin elkarbanatzea pentsatu dut, espero dut Event marketina disfrutatzea!
"People will forget what you said.
People will forget what you did.
But people will never forget how you made them feel..."
- Maya Angelou, Poet & Philosopher
No hay comentarios:
Publicar un comentario