Urriaren 26tik
30era Leioako Areto Nagusian Etorkizulan IV. antzerki eragilea ikusteko aukera
izango dugu.
Antzerki bat da
parte-hartzaileen interakzioa bilatzen duena. Aukeratutako erabakien arabera,
istorioa modu batean biziko duzu edo bestean.
Etorkizulan Zitek
Programaren barruan dago eta sormena eta izaera ekintzailea piztea du helburu.
Antzerkiaren bukaeran mundu ekintzailearen inguruko mahai-inguru moduko bat
egiten da, ikuskizuna pertsona ekintzaileen inguruko metafota bat baita.
Aurreko urteetan
ekintza bera errepikatu dute Bizkaiko Campusean. Pare bat aldiz egon naiz eta
nahiko entretenigarria da. Aurtengo ekitaldia bidai apokaliptiko batean
murgiltzen zaitu, non natura baliabiderik ez dauden eta bizitzeko sormena
arriskuan dagoen. Parte hartzaileen helburua mundu horretatik irtetea izango
da, eta horren ondorioz gure buruak eta lan etorkizuna hobeto ulertzeko aukera
izango dugu.
Parte hartu nahi
baduzue hurrengo estekan apuntatzeko aukera duzue. Antzerkiaren iraupena ordu
batekoa da.
Bideo bat ere
usten dizuet Etorkizulan III. Antzerkiaren inguruan informazio gehiago izan
dezazuen.

No hay comentarios:
Publicar un comentario