viernes, 16 de octubre de 2015

Ahozkoa ez den lengoaia


Kinesia eta proxemia: begiradak, partaideen lekuaren kokapena, haien mugimenduak eta jarrera fisikoak aztertu eta solaskideen arteko harremanarekin eta diskurtso egoera osoarekin duten erlazioa aztertu egiten da. Hitzik gabeko komunikazioaren motak dira.

Honetaz gehiago ikasteko klikatu HEMEN.

9 comentarios:

Andoni Barinaga-Rementeria dijo...

Ikasgelara edo edonora sartu eta jendea atzekaldean jesarrita dagoela ikusterakoan, lehenengo datorkizuna burura hurrengoa da, "Alfer kuadrilla, ezer egiteko daude hemen", baina hori ez da horrela. Atzean jesarrita egoteak ez du esan nahi paso egiten dugunik. Txarragoa izango litzateke, sartu eta inor ez egotea edota gertatu izan den bezala 10 ikasle soilik egotea. Gure taldearen kasuan, partehartzea ez da nahikoa, baina ahaleginetan gabilltza hori aldatzeko, kurtsoko lehen asteetatik orainera ikusten da jendearen interakzioak gora egin duela.
Bestalde, profesional batek bere lanarekin aurrera jarraitu behar du, zailtasunei aurre eginez eta zailtasun horrek konpontzen saiatuz.
Espero dut erantzun hau erabilgarria izatea guztiontzat. Eskerrik asko.

Joseba A. Etxebarria dijo...

Eskerrik asko Andoni zure iritziagatik. Ados nago erabat zuk esandakoarekin eta horretan ari gara... zailtasunei (edo ohitura txarrei) aurre egiten. Ni ere ikasleen parte hartzea zertxobait hobetu egin denaz ohartu naiz eta hori ona da gutziontzat. Aurrera bide horretatik.

Unknown dijo...

Lehenik eta behin, klasean sartu eta egoera hori ikustean, lagun artean eserita daudela pentsatuko nuke, hau da, gustura sentitzen diren pertsonetatik gertu (giro atseginean). Bestetik, ez nuke klase atzean eseritzearena zerbait arrarotzat kontsideratuko (nire ikasle garaietan pentsatuko banu). Gauza, zera da, hain pertsona gutxi egotean jendeak atzean eseritzera jotzen duela, lehen filak oso aurrean daudelako eta apur bat deserosoa egiten delako arbelatik hain gertu eseritzea, baina hori irakasgai guztietan gertatzen da, ez soilik honetan. Hala ere, ez dut uste hori klaseko giroan inolako eragin negatiborik duenik, gure artean oso ondo eramaten baikara, eta Andonik komentatu duen moduan, partehartzea eta giroa asko hobetu direlako kurtsoa hasi zenetik.

Aportazio hau lagungarria izango delakoan,
Eskerrik asko

Joseba A. Etxebarria dijo...

Eskerrik asko Ana zure komentarioagatik. Egia esan ez nator bat zurekin azalpenak jarraitzeko erosoagoa dela atzealdean egotea aurrealdean baino diozunean, baina beno, eroso sentitzeko faktore asko sar daiteke. Halere, eztaibada honen bidez ikasten ari zareten kontzeptuak (proxemika) elkarrekin gustora zaudetela adierazten du, baina hizlaria edo irakaslea urrun izatea ere gustokoa duzuela esan liteke. Neurri batean ere interes falta bezala uler daiteke. Askotan izan ditut gonbidapenak hitzaldiak emateko eta honelako kasuetan oso deseroso sentitzen dira. Sarritan, nik bezala gure asignaturan, audientziari gerturatzea eskatzen diote. Baina beno, ez da oso arazo handia.

Bestaldetik, Ana, zure komentarioak bidea ematen dit beste aspektu bat azpimarratzeko, hau da, "lagun minen artean" beti ikastea. Formakuntza prozesuan efizienteagoak izateko asignatura desberdinetan lan egiteko talde egokiak antolatuko beharko ziren. Gure asignaturan, adibidez, lan praktikoak egiteko taldeen arabera klasean egotea oso egokia izango litzateke. Beste kriterioak ere egon daitezke taldeak osatzeko. Honela ere guztiok guztiekin ikasiko duzue eta zuen arteko harremanak sendotuko ziren, denon formakuntza helburu nagusia duen talde sendoa osatzeko. Garrantzitsuena guztion formakuntza izango zen eta helburu hori konpartitzen asignatura desberdinetan ikaskide desberdinekin egon zaitezkete ikasgelan. Pertsona desberdinekin ikastea eta lan egitea ere zuen formakuntzan oso praktika egokia delakoan nago. Horrexegatik lan praktikoetan nik antolatzen ditut taldeak. Ez dakit orain arte izan dituzuen asignaturetan horrela egiteko beharra izan duzuen, baina niri gutxitan egiten dela esan didate.

Bukatzeko Ana berriro ezkertzen dizut zure parte hartzea elkarrizketa honetan.

Anónimo dijo...

Egia esan,edozein irakasgaiako irakaslea banintz, honela "egituratutako" klase batera sartzerakoan, negatiboki erantzungo nuke. Ikasteko gogorik ez duten ikasle batzuen aurrean nagoela pentsatuko nuke.
Baina, ez da horrela. Anak ondo esan duen moduan, klasean atzean esertzeko ohitura hori erosotasun kontua baino ez da. Nire ustez, lagun artean egonda, errazago egiten zaigu klasean egotea. Edozein duda izatekotan, gainera, arazorik gabe albokoari kontsultatu ahal diogu. Bestalde, gure kasuan, atzean egotea ez du esan nahi beste gauzetara egotea. Bistakoa da adi eta apunteak hartzen gaudela etengabe; eta Andonik esandakoa aipatuz, egunak pasa eta parte-hartzea gora egiten ari da. Beraz, ulertzen dut printzipioz desatsegina gertatzea.

Unknown dijo...

Kaixo guztiei!
Egia esanda ez dut ia aportazio berririk egiteko guztiz ados bainago nire ikaskideekin. Haiek esan duten moduan, atzekaldean esertzea erosoago sentitzeko mekanismo bat da azken finean. Modu honetan, irakasleekiko distantziak mantentzen ditugu eta albokoekin ez gara deseroso sentitzen. Lehenengo filetan eseriko bagina, tentsioan egongo ginateke klase osoan zehar eta azkenean ez genuke arretarik jarriko eta gure errendimendua jaitsiko litzateke.
Silviak esan duenez, ulertzen dut lehen inpresioa gu atzekaldean ikustean desatsegina izatea, baina ez dugu intentzio txarrarekin egiten, izan ere ohituta gaude beti elkarrekin egotera eta guztiok "piña moduan" esertzera. Ez hartu txarto Joseba, ikasle onak gara ikusiko duzu.
Eskerrik asko

Joseba A. Etxebarria dijo...

Kaixo Nerea, oso suharra naiz nire irakasteko jarreran, konbentzimendu osoz egiten dudalako, baina ikasgelako gauzak ez ditut inoiz txarto hartzen. ;-) Gertatukoa aitzaki ona izan da taldeko formakuntzaren giroaz eta jarreraz hausnarketa egiteko eta gehienontzat ezezaguna zen proxemika kontzeptuaz baliatu naiz. Orain arte izandako zuen komentario guztietan ikasleen parte hartzean gabeziak daudeneko ideia dago baita hori konpontzeko asmoa ere, eta hori oso ona da guztiontzat. Aurrera egin dugu orduan.

Bestaldetik eta zure komentarioaren ildoan, hamar urte eman nituen unibertsitatean ikasle gisa eta ikasgelako aurrealdean egotearren komentatzen duzun tentsio hori ez nuen inoiz sentitu. Oso gustora nengoen irakasleen ondoan. Gaur egunean ere nire formakuntzarako parte hartzen ditudan ikastaroetan aurreko lekuetan jartzeko eta parte hartzeko joera dut. Horrexegatik arraroa egiten zait talde osoak tentsio hori sentitzearena. Eskerrik asko Nerea zure iritzia konpartitzearren.

Unknown dijo...

Aupa klase!
Egia esanda ez dut gehiegizko ekarpenik egingo. Ordea, neure klasekideekin guztiz bat natorrelako. Zuk joseba ongi iradoki duzu. Klase honetako ikasleriaren eta irakaslearen arteko tratua zertxobait desatzegina edo deserozoa egiten zaizula. Guztiz ulergarria. Nereari esan diozunez, gaztea zinenean irakasleen ondoan egoteak erosotasuna sentizten zenuen eta horren arabera, nire ustetan, zuk ez duzu geure portaeran zure garaian zeneukan grin eta handinahi hori gugan ikusten ari.Ez da arraroa hori pentsatzea. Inondik ere. Baina nire iritziz, orokorrean hitz eginda, klaseak emateko erak aldatu egin baehar dira. Nik uste klasean geure ikaskideei bizkarra emateak onura gutxi ekartzen dizkigula. Bai ikasleoi eta bai irakasleei ere. Klasean korro batean egongo bagina,beharbada, ez genuke ezaugarri hauetako arazorik edukiko.
Espero dut hurrerantzean gauzak aldatzea. Agur bero bat klase!

Joseba A. Etxebarria dijo...

Eskerrik asko Aitor zure iritzi konpartitzearren.