Ikasturtea hasi
denetik bakoitzak daukan gogo eta motibazioaz haritu gara sarritan.
Zerbaitek bultza behar gaituelako motibazio hori izatera, kasu
honetan ikastera etorkizunean preparatuagoak egoteko,
adituagoak izan gaitezen gure lanpostua izango den hori betetzeko
momentuan.
Emplegutasuna
handitzea edo posizionatzea publizitateko gradua lortzen duen ikasle
guztien zakutik desberdintzeko. Hauek izan dira gehien entzun ditugun
gogoeta edo esaldiak ikasturte hasiera honetan. Hau dela eta, desberdintzea besteek egiten
dutenarekin, bai ikasketa edo esperientzia desberdinekin edo
bakoitzak bere kutsu pertsonalaren bidez oinarrizkoa bihurtu da. Lan
merkatuak aukerak eskeintzen ditu, baina ekimena eta motibazioa
beharrezkoa da betiere. Honen harira duela 2 urte izugarrizko
oihartzuna eduki zuen bideo batetaz gogoratu nintzen, originalitatea
eta gogoa zein garrantzitsuak diren erakusten diguna.
Lehen esan bezala,
bideo honek izugarrizko oihartzuna eduki zuen informatibo guztietan
agertuz eta Bartzelonako metroan “kontzertu” hau eskeini ondoren,
Enzo Vizcainok lanpostua lortu zuen telebista kate batean. Bere
originalitatea saritua izan zen, besteongandik desberdintzea
ezinbestekoa delako, beraz badakizue zer egin, formakuntza garatu
zakutik ateratzeko edo bestela ukelele bat hartu eta Bilboko metrora
joan ;)
No hay comentarios:
Publicar un comentario