Klasean behin baino gehiagotan azaldu denez lan postua lortzerako orduan ez da formakuntza soilik baloratzen, aurrez egindako lanen esperientzia ere oso garrantzitsua da. Baina nola lortu lan esperientzia lan postu guztietan hau bera denean eskatzen dizutena?
Aukera egokia izan daiteke adibidez, udaran tabernaren baten edo antzeko zerbaitetan lan egitea, baina are interesgarriagoak iruditzen zaizkit EHUren web gunean eskaintzen dizkiguten udako praktikak, hala gure etorkizuneko lanpostuetan zer baloratzen den ikusi dezakegu. EHUko web gunean hainbat aukera agertzen zaizkigu, ondoko esteka zabalduta ikus daitezke: udako praktiken PDFa.
Beste aukera bat hirugarren eta laugarren mailan egin daitezkeen borondatezko kanpo praktikak dira, honi buruzko informazioa lortzeko egokiena dekanotzako praktiketako bulegoan galdetzea izango litzateke, hala ere, EHUko webguneak praktikak egiteko eman beharreko urratsak zeintzuk diren argitzen dizkigu: praktikak egiteko eman beharreko urratsak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario