viernes, 25 de septiembre de 2015

Branded Content

Seguraski, niri gertatu zaidan bezala, beste klasekideren bati gertatu zaiola lehenengo praktikako lan eskaintzan agertzen zen Branded Content-a ez zekiela zer zen.

Branded Content-a publizitate estrategia bat da. Honekin, kontsumitzaileak lortzeko etengabeko publizitate masioboa egin ordez, marka-kontsumitzalearen arteko konexioa lortu nahi dute. Kontsumitzaileak entretenituz, publiztate pertsonalizatuagoa eskainiz. Honen bidez lortu nahi dutelako kontsumitzailea produktua maitatzea, ez soilik erostea.

Iragarkia produktuarentzako kontsumitzaile prototipoarentzat bideratuta dago,  hau identifikatuta sentitu dadin. Mezua kontsumitzaile ereduari gustatuko litzaiokeen esperientzia bat da, berak esperientziaren parte sentiarazteko.  Horrela promozioak ez dira hain zuzenak, marka media edukiaren detaile bat izango balitz bezala agertzen delako.

 Edukiak edozein motatakoak izan ahal dira, spotak, aplikazioak… baina berritzaileak eta harrigarriak izatea beharrezkoa da, gainontzekoetatik bereizteko eta kontsumitzaileen kidetasuna lortzeko (lan-eskaintzan eskatzen duten bezala).

Urtero ikusten dugun Branded Content-aren adibide argia Estrella Damm-ena da.

Estrella Dammek ez du zuzenean garagardoa saltzen, baizik eta udako esperientziak agertzen dira non bere garagardoa esperientzia horren parte da.  Nahiz eta urtero formatu bera erabili, nekatzen ez duen iragarkia da urtero esperientzia desberdinak eskaintzen dituztelako, produktua berdina izanda.
Horrela lortu dute beraien iragarkiak gainontzeko garagardoetatik bereiztea.




No hay comentarios: