Josebak aipatu duen moduan, etorkizunean norbait kreatiboa edo arte-zuzendaria izateko helburuarekin lan-elkarrizketa batera aurkezterakoan, eskatuko dioten gauza funtsezkoena bere book kreatiboa izango da. Book kreatibo hori kurtso honetatik aurrera sortzen hasi beharko genuke (ez delako egun batetik bestera sortzen) baina niri gertatzen zaidan bezala askok nondik hasi ere ez dakizutela suposatzen det.
Horregatik, interesgarria iruditu zait Rodrigo Alcayaga erredaktore kreatiboak book kreatiboaren inguruan internet-era igotako artikulua. Honek, book kreatiboaren garrantzia nabarmentzen du sormenezko munduan egiten duzuna zarelako esanez.
Gainera, bost urrats nahikoak direla dio book kreatibo bat erakargarria izateko eta urrats horiekin hainbat aholku aipatzen ditu gerora klaseko ikaskide askorentzat erabilgarriak izan daitezkeenak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario