Kontzeptu hau, negozioak simulatzeko balio duen tresna birtuala da. Ordenagailuan erabiltzeko programa da, eta honi esker merkatu erreal, lehiakor eta dinamiko batean ibiltzea zer den frogatu dezakegu.

Ikaskuntza prozesu tradizionalaren metodologia alde batera uzten du. Izan ere, ikasleek edo profesionalek market place-ari esker esperientzia lortu dezakete negozioen munduan. Honek bizitza errealeko adibideak ezartzen ditu; partehartzaileek merkatuak ikertzeko, estrategiak sortzeko eta honen inplementazioa kudeatzeko aukera dutenez, prozesu honi esker profesionaltasun maila nahiko handia lortu dezakete.
Ikaskuntza maila sakona lortzeko beste aukera ezberdin eta on bat dela uste dut, adibide errealak jorratuz liburu batekin ikasi dezakezuna baino askoz gehiago ikasten delako. Merkatuan ekintzak eginez akatsak egiten dituzunean argi ikusiko zenituzke, liburu bat irakurriz ordea han ikasitakoa praktikara eraman gabe oso zaila litzateke akatsetaz konturatzea. Beraz, market place-ak eskeintzen duena oso komenigarria dela esan daiteke.

No hay comentarios:
Publicar un comentario