viernes, 12 de diciembre de 2014

E-business Negozioak egiteko era berriala entrada


90.hamarkadan interneten sorrerarekin enpresa askok honetaz baliatu ziren, negozioak eta informazioa bezeroei eskainiz. Gaur egun zure negozioa interneten zabaltzeari e-business deitzen diogu, baina zer da zehazki e-business?

E-business negozio elektroniko bezala ere ezaguna da. Enpresaren mundua goitik behera aldatu du eta enpresak estrategia berriak sortzera behartuak izan dira,  merkatuaren konpetentzia jorratzeko. Internetek eskaintzen duen informazioa eta komunikazioaren teknologia berriak erabiliz, e-businessarekin enpresa bat gestiona daiteke. Modu honetan enpresak bere negozioa zabaltzeko aukera dauka, komunikazioa hobetuz eta eskaerari eta eskaintzari hobeto erantzuten. Horrela,  bai hornitzaile, bai bezero, bai banatzaile baita enpresa beraren komunikazioa bermatzen eta hobetzen da.

Internetaren teknologiaz baliatu diren enpresak, abantaila nabarmenak lortu dituzte. Gaur egun, enpresa txikiek zein handiek asoziatuekin komunikatzeko sarea erabiltzen dute eta datuen sistemetara konektatzeko eta salerosketa komertzialak egiteko. Hauxe bera da e-business; negozioak modu razional eta eraginkor batean egiteko era berri bat.

E-businessarekin ez du pyme birsortzen. PYME siglak (euskarazko ETE) enpresa txiki eta ertainei dagokie. Enpresa bat ETE bat den ala ez zehazten dute faktore nagusiak bi dira: enpresak dituen langile zenbakia eta negozioen bolumenak. Faktore horiek kontuan izanda:

• Enpresa ertaina: 250 langile baino gutxiago eta gehienez 50 milioi euroko negozio boluman duena.

• Enpresa txikia: 50 langile baino gutxiago eta gehienez 10 milioi euroko negozio bolumena duena.

• Mikroenpresa: 10 langile baino gutxiago eta gehienez 2 milioi euroko negozio bolumena duena.

Munduko ekonomia guztietan ETEak garrantzia[1] handia dute. Enpresa txikiek eta mikroenpresek funtsezko rol bat betetzen dute, beharrezkoak baitira jarduera ekonomikoa eta enplegu-sorrera kateatzeko. Haien tamaina dela eta, ETEak merkatuaren aldaketetara moldatzeko malgutasun handiagoa daukate. Beraz e-business-ak ez ditu ETEak birsortu, komertzio elektronikoa posibilitate izandun anizkunetako bat soilik delako eta ETEak Interneteko eta Informazio eta Komunikazio Teknologia berrietako potentzialtasunak aprobetxa ditzakelako bere barneko prozesuetara eta egindako eguneko operazioetara eta jardueretara gehitzeko.

Helburuak gaur egungo prozesuak hobetzea, eraginkortasun operatiboa eta bezeroei balio erantsi bat eskaintzea dira. Interneteko negozioak egiteko planteamendu berriak sortzeko aukera ematen du: ordaintzeko sistema berriak, nazioarteko bezeroak egiteko aukera.

E-businessaren abantailak honako hauek dira:

- Munduko jende desberdinekin kontaktuan egoteko aukera ematen digu.

- Bezeroenganako zerbitzua hobetzeko aukera ematen du.

- Enpresako langileen arteko komunikazioa eta kolaborazioa bermatu eta hobetzen du.

- Kontsumitzaile berrientzat kanalak sortzen ditu.

- Interneten bidez produktuak enpresei eta bezero zuzenei saltzen ditu. Salerosketa hauek Interneten bidez egitea onurak ekartzen ditu, bai saltzaileari bai erosleei. Ikusi ditzagun bi kasuak:

Lehenengo kasua Enpresei Interneten bidez saltzea da. Honek izen konkretu bat dauka B2B eta enpresen arteko harreman komertziala medio elektronikoen bitartez egitea eta hornikuntza-katea automatizatzea esan nahi du. B2Bak[2] onura batzuk ditu:

·         Kostuak txikiagotu eta irabaziak handitzen ditu.

·         Bezeroari eskainitako zerbituaren hobekuntza.

·         Interneteko konexioaren bitartez enpresak bere hornitzaileekin kontsulta dezake bere erabilgarritasun-egoera eta hornikuntza-katean zehar eskaeren segimendu bat egin dezake.

·         Transakzio-kostu txikiagoak dira.

Bigarrenik bezeroari Interneten bidez zuzen saltzearen kasua dugu. Honek ere izen konkretu bat dauka B2C[3] eta enpresek kontsumitzaileari (ez beste enpresa bati)  eskainitako produktuen edo zerbitzuen  salmenta tratatzen du. B2Cak onurak batzuk ditu:

·         Kontsumitzaileari erosketa-egoeraren beharrezko informazioa ematea.

·         Erosketei dagokionez, erosketa ekonomikoagoak eta urrutiko (tokialdatzearen beharrik gabe) erosketak egin ahalko ditu kontsumitzaileak.

·         Enpresak merkatuko hedapen geografikoa bete ahalko du.

·         Enpresaren azpiegitura-kostu txikiagoa izatea.

- Kostu operatiboak murrizten ditu.

- Bezeroen eta hornitzaileen arteko komunikazioa errazten du.

- Komunikatzaileen satisfakzioa areagotzen du.

- Gure merkatua globalizatzen du.

E-businessak bezeroen arreta eta fidelizazioa areagotzen eta hobetzen du. Horretarako, enpresak berak, berezoei beharretara erantzuteko kapazitatea izan behar du era azkar eta eraginkor batean. Horrela izanda, e-businessak bezeroenganako zerbitzua hobetzeaz aparte, salmentak handitzen ditu.

 

 


 ERANTZUNAK:

ZER DA B2C?
- Business to Consumer

E-BUSINESSAREN DEFINIZIOA
- Negozio Elektronikoa

ENPRESA TXIKIAK...
- 50 langile baino gutxiago  ditu eta gehienez 10 milioiko negocio volumen du.






 





 




[1] Europan, adibidez, enpresa guztien % 97 ETEak direla estimatzen da
[2] B2B: Inglésezko “Business to Business” terminoaren siglak dira. Euskaraz “negoziotik negoziora” esan nahi du.
[3] B2C: Inglésezko “Business to Consumer” terminoaren siglak dira. Euskaraz “negoziotik bezerora” esan nahi du.

No hay comentarios: