Bilbao Lan Ekintza erakundeak argitaratu zuen "Bilbon enpresa bat sortzeko gida praktikoa"-n agertzen diren lantalde baten ezaugarriak ekartzen dizkizut. Honen bidez asignaturan osatzen diren lantaldeek zein neurritan hemen aipaturiko ezaugarriak betetzen dituztenari buruzko hausnarketa egiteko gonbidapena egiten dizut.
Hauek dira lantalde baten ezaugarriak:
1. Taldeko helburuak edukitzea. Taldeak arrazoi bat eduki behar du multzo baten moduan lan egiteko.
2. Interdependentzia. Ezinbestekoa da taldekideak interdependente edo elkarren mendekoak izatea, alegia, helburu komunak lortzeko bakoitza besteen esperientzia, trebetasuna eta entregaren premian egotea.
3. Eraginkortasuna egitekoak betetzerakoan. Taldekideek bete-betean sinetsita egon behar dute ezen lantaldeak, benetan eraginkorra baldin bada, betiere emaitza hobeak lortuko dituela bakoitzak bere aldetik diharduen gizabanakoak baino.
4. Erantzukizuna. Lantaldea da bere ekintzen eta lortutako emaitzen erantzulea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario