PUBLIZITATE AGENTZIAREN DEFINIZIOA, BILAKAERA ETA ETORKIZUNEKO PUBLIZITATE AGENTZIA
DEFINIZIOA
Publizitate-enpresa nagusia publizitate-agentzia da. Hasiera batean, erraza zen iragarlea eta hedabidea desberdintzea, baina gaur egun, nahiko zaila da publizitate-agentziaren zerbitzuak definitzea. Izan ere, aldaketa asko jasan dituen zerbitzua izan da. Ohiko publizitate zerbitzuarekin alderatuz, eskaintzak asko dibertsifikatu ditu eta tekinka eta metodoetan ere garapen handia izan du.
Gaur egun, publizitate agentzia bat hurrengoa dela esango genuke: komunikazio problema baten aurrean irtenbide egokia asmatzea eta kudeatzen duen komunikazio enpresa. Hau da, bitartekaritza lan bat egiten du iragarlearen eta honen publikoaren artean. Hala ere, bere eginkizunak ez dira horretara mugatzen. Publizitate-agentzien eginkizun nagusia zure marka, produktu edo zerbitzua ezagutarazteko eta merkatuan kokatzeko estrategia bat garatzea da; iragarkiak sortuz eta hedatuz. Gainera, bezeroarekin modu arin eta gardenean komunikatzeko gaitasuna izan behar du. Ondorioz, publizitate agentzia komunikazio zerbitzuak eskeintzen dituen enpresa bat dela esango genuke.
Publizitate agentzia berdefinizio prozesu batean dago, hiru aspektu nagusietan oinarritzen dena:
1. Bitartekaritza egiterako orduan, iragarleak gehiago zentratzen ari dira agentziak sortzen dituen baloreetan: kreatibitatean, estrategian eta ekintzen kudeaketan.
2. Publizitatea baino, komunikazioa da gaur egun publizitate agentzia definitzen duen hitza.
3. Digitalizazioak komunikazio hori interaktiboagoa izatea ahalbidetu du. Honek aldi berean, komunikazio hori kontrolatzeko zailagoa (hartzailearen parte hartzea) eta neurgarriagoa izatea egin du.
1988ko Publizitateko legearen arabera, agentziak, modu profesional eta antolatuan sortzen eta iragarle baten kontura publizitatea prestatu, programatu edo exekutatzen du. Hala ere, publizitate agentzien barruan dibertsitate asko dago eta orden bat jarraitzen zuen klasifikazio moduko bat sortzeko, agentziak, eskeintzen dituen zerbitzuen arabera ordenatzea erabaki zen. Ondorioz, hurrengo sailkapen hau sortu zen:
Zerbitzu osoen publizitate-agentzia (zerbitzuak, publizitatea eta eranskinak)
Publizitate orokorreko agentziak (publizitatea komunikabideetan, era masiboan)
Media zentrala (hedabideen plangintza)
Publizitatearen azterlan teknikoak
Esklusiben agentziak
Publizitate agentea
Izan ere, nahiz eta gaur egun publizitate agenztien munduaren dibertsifikazioa oso handia den, bakoitzak eskeintzen dituen zerbitzuen arabera sailkatzea da egokionez, beraien nondik norakoak ulertzeko.
BILAKAERA
Historian zehar, publizitate jarduera profesional moduan, aldatzen joan da, gero eta errealitate konplexuago batera moldatzeko beharrarekin. Hau da, etengabeko garapen eta aldaketan egon da eta horregatik, gaur egun publizitatea bere osotasunean ulertzeko eta kudeatzeko, erakunde espezializatuak behar dira, hala nola publizitate-enpresak.
Publizitatearen historia aztertzen badugu, bi faktore kontuan hartu behar ditugu:
hedabideen garapena
Iragarleen eta beraien komunikazio beharren garapena
Egun, publizitatearen beste aldaketa handi bat jasaten ari garela esan dezakegu. Izan ere, internetak garatzeko eta herramienta berri hau aprobetxatzeko aukera eman digu.
ETORKIZUNA
Betidanik, publizitate agentziak bi helburutan oinarritzen dira:
Komertziala, hau da, bezeroak eskuratzea eragiten duena
Bestetik, publizitate bidez transmititu nahi den mezuaren lanketa
Gaur egun, gehientan publizitate-agentziak, kanpoko faktore kopuru amaigabea (berrikuntzak, teknologiak, aldaketa sozialak, korronte ideologikoak...) kontuan hartuta sortzen jarraitzeko moldatzeko gai diren enpresa gisa definitu ohi dira. Baina errealitatean sailtasun asko izan dituzte eboluzionatzeko momentuetan. Hala ere, horrek ez du esan nahi euren garapena eragin duen aldaketaren bat jasan ez dutenik.
Begi bistakoa dirudi arren, teknologiaren boom-a ez da izan izan duten aldaketaren arrazoirik handiena. Telebistaren kasuan, argi eta garbi, garrantzitsuenetako bat izan da, publizitatea ekoizteko modu berri baterako jauzia suposatu zuelako eta horrek komunikazio teknologia berrien integrazioa suposatu zuen, diseinuaren alorrean ordenagailuen kasuan bezala. Baina ia ez zuen aldaketarik eragin publizitate agentzietan barne banaketari dagokionez.
Agerikoa denez, Internet izan da publizitate agentzietan aldaketarik handiena eragin duena, hedabide guztiei eragiten baitie eta mezua transmititzen den kanalaren parte diren gehienei lotzen baititu. Horrez gain, digitalizazioaren eta softwarea bezalako aplikazioak berrikuntza digitalen kausa handiena izan dira.
Egunero ikusten dugu aplikazioak mota guztietako makinatan daudela. Softwarearen kasuan, mota guztietako gailu elektronikoetan aurkitzen dugu, hala nola telefonoetan, ordenagailuetan, bideo-jokoen kontsoletan, tabletetan… Baina, baita oso ezagunak ditugu Outlook bezalako aplikazioak kontuen sailean eta Photoshop artearekin zerikusia duen guztian.
Laburbilduz, Internet eta softwarea bezalako teknologia berriek aldaketa handiak eragin dituzte agentzietan (horren bidez, euskarri eta formatuen bidez) mezuak zabaltzeko orduan. Aurretik, publiko zabalago batengana iristeko beharrezkoa zen ospea eta atxikimendua izatea kanpoko hedabideetan, hala nola hirigintzako eta garraioko altzarietan. Azken aldaketen ondorioz, euskarri berrietan formatu eta ideia berriak sortzea posible da euskarri berrien malgutasunari esker. Horregatik beharrezkoa da estrategia mediatikoa eta sormena txertatzea.
Azkenik, gaineratu behar da gaur egungo publikoa askoz selektiboagoa dela eta hainbeste publizitatez beteta dagoela. Horregatik, normalean iragarkien bonbardaketa saihesten du zaping bidez eta horregatik iragarkiak eraginkortasuna galtzen du. Hori ekiditeko, etorkizun ez oso urrunean sormen sailak sormena eta originaltasuna aplikatu beharko ditu arlo guztietan bezeroaren arreta bereganatu ahal izateko eta kontsumitzaileen erantzunaren harrera handiagoa garatu beharko du markaren irudiaren aurkako edozein erasoengatik prestatuta egon ahal izateko.
2 comentarios:
Kaixo bikote, informazio-iturriak aipatu behar dira beti.
Ekarpen hau ikasgelan azaltzeko zen. Sentitzen dut egoki ez egitea.
Publicar un comentario