8.taldea: ekarpena
Ikusentzunezko edukiak indar handia dute gure gizartean. Horregatik bideoak editatzeko balio den plataforma, Adobe premiere, erabiltzeko hamar gomedio eskeintzen dizuegu:
- Lehenik eta behin editatu aurretik, antolatu proiekturako beharko dituzun edukiak eta dena karpeta berdinean gorde.
- Hurrengo pausua proiektua sortzea da, horretarako sartu programan eta hasierako leihoan Klikatu proiektu berria jartzen duen botoian, behin hori egin izen bat sartu eta non gorde nahi duzun jarri.
- Zure proiekturako erabiliko dituzun artxiboak inportatu behar dira. Horretarako pantailan “Ctrl + I” egin.
- Sekuentzia bat sortu, sekuentzia baten jatorrizko materiala bertan jarriko da, ebakitzeko, efektuak gehitzeko eta gainerako ekintzak egiteko.
- Titulu batekin introdukzio bat gehitu. Hori egiteko programaren goiko barran, egin klik izenburuan > titulu berrian > aurrez zehaztutako irudi finkoan.
- Moztu tresnarekin edo "C" lasterbidearekin soberan dagoena kendu behar da.
- Irudiak txertatzen jakitea garrantzitsua da. Lehenik eta behin, sortu hutsune bat klip batzuen artean, aukeratu nahi duzun argazkia eta txertatu lehen jarri duzun espaziora.
- Irudiarekin batera musika jartzea gomendagarria
da, horretarako aukeratu nahi duzun abestia eta mugitu bigarren pistara, lehenengoan bideoaren audioa egongo delako. - Azkenera heldu baino lehen transizioak jartzea bideo erakargarriagoa izatea egingo du. Proiektuaren monitorean, bilatu efektuen fitxa > bideo trantsizioak > disolbatu karpeta. Hautatu disoluzio gurutzatua eta jarri bi klipen artean dagoen ebakiduretako batean.
- Azkenik, proiektua esportatu behar da, lehenik eta behin, esportatu behar duzun hasierako eta amaierako puntua hautatu.Gero esportazio-leihoa irekitzen du artxibon klik eginez > esportatu > bitartekoak eta behin hori eginda aukeratu behar duzu bideoaren kalitate mota, normalena Youtubeko kalitatea erabiltzen da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario