GOOGLE CALENDAR TRESNA
Bigarren lan praktiko honetan, La Salve dendaren ekosistema digitalaren goitik beherakoak aztertu ditugu. Hori dela eta, lana ahalik eta modu egokian egiteko eta denbora kudeatzen ikasteko, googlek eskaintzen duen Calendar tresna gomendatu nahi dugu.
Google calendar agenda digital bat da eta zure egunak, asteak edota hilabeteak antolatzeko aukera ematen dizu. Aplikazio honi esker, gmaileko kontaktuekin sinkronizatzeko aukera eskaintzen du, ekitaldiak gonbidatu eta partekatu ahal izateko. Horrekin batera, egin beharreko ataza guztiak idazteko erabil dezakezu eta zuk aukeratutako datan eta orduan gogoraraztea. Gauzak egiteko antolatzen dituzunean eta horrek hartu behar duen denboraren ikuspegi argiagoa duzunean, kontzientzia handiagoz egiten dituzu eta modu eraginkorrean gauzatzen dituzu.
Esan bezala, sortu duzun egutegia gainerako erabiltzaileekin parteka dezakezu, beraz, taldekide guztien artean antolatu zaitezke, eta lana egiteko zein ordutan adostu dezakezuen ikus dezakezu, baita bat ez zatozen orduetan ere.
Ez hori bakarrik, erabiltzaile askok beste hainbat plataformetan bilatzen duten aukera bat ere badu, eta hori, internetera sartu gabe erabil daitekeela da. Hau da, bidaiatzen edo zerbitzutik kanpo zauden une horietan oso erabilgarria da.
Beraz, antolatuagoa izan nahi bazara eta dirurik gastatu nahi ez baduzu, Google Calendar da bilatzen ari zaren aplikazioa. Eta jada ez dago zure egutegian sartzeko aitzakiarik, gaur egun mundu guztiak baitu gailu elektroniko bat eskuetan, mugikorra edota ordenagailua, besteak beste.
No hay comentarios:
Publicar un comentario