ASTEAZKENA, AZAROAK 23, AUDITORIOAN
11:00-13:00
RAFA GIL ZUZENDARI SORTZAILEA, Erredaktorea eta bi gauzen
irakaslea da. Musika ekoizlea ere bada, baina hori orain ez dator kasura. THE
ATOMIC GARDEN ZUZENDARI AKADEMIKOA da eta ikasketa-planak
zuzentzen eta bateratzen ditu; Copywriting eta Big
Ideas irakasle eta Portfolioko ebaluazio-batzordeko kide ere bada. 20
promozio, 500 ikasle baino gehiago igaro dira bere eskoletan. Horietako asko,
gaur egun, izen ezagunak dira sektorean.
Zuzendari sortzaile gisa Rafak lan egin ez duen marka gutxi daude: Volkswagen,
Audi, Movistar, Calvo, Caixabank, Heineken, Calle 13, Mitsubishi, El País,
Amnesty International, Mercedes-Benz, Red Bull, Rock in Rio, Codere, Starbucks,
Reebok, Ayuda En Acción, Madrilgo Udala eta Cervezas Alhambra, besteak beste.
Ponentzia honetan Rafak publizitatean lan egitearen NAHIAZ eta publizitatean
lan egitearen GAITASUNAZ arteko urratsaz hitz egingo digu, bere esperientziari
buruz eta bere ikasleenaz. Hitzaldiak bi zati izango ditu. Lehena Rafaren
hitzaldia izango da. Bigarren orduan Open Mic formatua izango du: ikasle
guztiek parte hartu eta askatasunez galdetu eta hitz egin ahal izatea da helburua.
Hitzaldiaren bigarren zati hau dinamizatuko dute Rafa
Gilekin batera Publizitate arloko hainbat irakasle, hala nola BLANCA
MIGUELEZ, ERIKA FERNáNDEZ, ESTITXU GARAI ETA AMAYA PANIAGUAK.
No hay comentarios:
Publicar un comentario