Zertan datza Kanban metodologia? Lehenik eta behin, KANBAN hitza nondik den eratorria jakin behar dugu. Kanban hitza japonieratik dator, zehazki ¨signboard¨, ¨visual signal¨ esan nahi du.
Kanban metodologiaren ideia nagusia ondorengoa da: proiektuaren lantaldeko kide bakoitzak bisualki ikusi ahal izatea proiektuan bertan dauden produkziozko prozesu guztiak.
Metodologia hau aurrera eramateko, beharrezkoa da taula bat osatzea. Bertan hiru multzo nagusituko dira. Lehenik eta behin TO DO (egitekoa) zutabea. Zutabe honetan, proiektua aurrera eramateko egin behar guztiak izendatuko dira. Bigarren zutabeak IN PROGRESS (egiten) izena du. Behin To Do zutabeko eginbeharrak martxan hasten direnean, ¨In progress¨ zutabera egingo du salto eta ataza hori lantzen ari dela esan nahiko du. ¨In progress¨ zutabearen barnean, beste hainbat atal bereiz daitezke; plan (plana), develop (garapena), test (ebaluazioa) eta deploy (aireratzea). Azkenengo zubatea DONE (eginda) izango da. Bertan, amaitutako eginbeharrak txertatuko dira, guztiz amaituta daudenak.
Egin behar bakoitza, fase batetik bestera mugituko da, fase bat bukatzen duenero. Komenigarria da multzo bakoitzak ordezkari bat izatea, egiten diren aurrerapenak egoki daudela ziurtatzeko eta lana efizientea izan ari dela bermatzeko.
5 printzipio nagusitzen dira KANBAN metodologian.
Visualize the workflow: Taldekide guztiek ikusi dezakete nola doan proiektuaren prozesu osoa. Eginbeharrak ¨TO DO¨, ¨IN PROGRESS¨ EDO ¨DONE¨ zutabean dauden ikusiz.
Limit WIP (Work in progress): Proiektua aurrera doan ahala sortu daitezkeen arazoak ikustarazteko aukera eta produktibitatea hobetzeko aukera. Azaldu daitezkeen arazoak ahalik eta azkarren identifikatzeko aukera.
Manage Flow: Proiektuan zehar efizientzia on bat izatea bermatzeko aukera. Make process policies explicit: Lan-taldeko kide guztiek argi izan behar dute proeiktuan zehar egoki lan egiteko bete behar diren arauak. Eta honekin batera, taldea gai izan behar da eztabaida irekiak izateko, eta honekin hobekuntzak objektiboki burutzeko eta ez alde emozionaletik begira edo subjektiboki.
Azkenengo printzipioa, Improve Collaboratively: Taldadea gai izan behar da prozesuak modu kolektibo batean hobetzeko.
WIP LIMITS
Produktibitatea handitzen laguntzen du. IN PROGRESS fasean izendatuko diren eginbeharren kopuru maximo bat zehaztean datza. Atazen egitekoak ez pilatzeko eta egiten den lana efizientea izateko.
Amaitzeko, Kanban metodologiaren erabileraren garrantzia azpimarratzeko, metodologia honen onurak aipatzea garrantzitsua da. Proitektuaren prosezua ikusten, eraginkortasuna maximizatzen eta etengabe hobetzen laguntzen du. Eta honekin guztiarekin, lan-taldeak metodologia eraginkor eta ezin hobe bat izango du proiektuan zehar arazoak ekiditeko.
Informazio gehigarria
https://kanbanize.com/kanban-resources/getting-started/what-is-kanban
https://www.youtube.com/watch?v=D_7GjAXVqHw
https://www.youtube.com/watch?v=WP6Nt5XV980&t=117s
https://www.youtube.com/watch?v=FVi2xBsotj4
No hay comentarios:
Publicar un comentario