domingo, 16 de octubre de 2022

Canvas eredua

 Marketing plan egoki bat egiteko, betebeharreko ezinbesteko elementu batzuk daude, horien artean, kanpoko eta barnerako egoeraren azterketa on bat egitea, estrategiak eta helburuak ondo definitzea, negozio plan on bat garatzea…

Negozio planak enpresaren egitura, helburuak eta estrategiak biltzen ditu dokumentu batean, funtsezko faktorea eredu praktikoa eta bisuala izatea da, hau da, gure enpresaren produktua, bezeroa, banaketa, finantzaketa… begirada soil batean ulertzeko aukera ematea. Negozio plan eraginkor bat ez egiteak enpresa hondamendira eramatea eragin dezake, beraz, garrantzitsua izango da dokumentu luze eta nahasiak saihestea.

Canvas ereduak beraz, negozio plan sinple eta bisuala sortzeko aukera emango du. Enpresaren ikuspegi orokor bat ematea lortzen du haren egitura bisualagatik. Mihisia bi zatitan banatzen da. Alde batetik, ezkerreko hemisferioa, non negozioaren barne jarduerak aztertzen diren, eta bestetik, eskuineko hemisferioa non negozioak bezeroari sortu nahi dituen balioak agertzen diren.

Eredu eraginkor honek nola funtzionatu daitekeen jakiteko, 6 minutuko bideo bat uzten dizuet, Canvaseko eredua zertan datza eta haren elementuak azaltzen dituena.

https://www.youtube.com/watch?v=ZQgXyiozmYY

No hay comentarios: