martes, 26 de octubre de 2021

Lan praktikoaren entrega egiteko irizpideak

Lan praktikoa paperean eta euskarri digitalean entregatu behar da. Beraz, dokumentua inprimaturik entregatu behar da eta pendrive batean fitxategi hauekin: lana pdf formatuan, excel fitxategia, podcast-a eta bideoa.

Dokumentu finala eratu behar da hurrengo atalen arabera:

-Azala eta taldeko datuak

-Excel fitxategi batean atazen kronograma egin behar da. Gutxienezko datuak: atazak, atalak, hasiera- eta bukaera-eguna, erabilitako orduak eta erantzulea azaldu behar dira. Proiektuari eta esperientziari buruzko txostena idatzi.

-Ikasle bakoitzaren CVa eta azterketa. (Linkedin-en ikasle bakoitzaren profila ikusteko esteka sarturik)

-Enpresaren eta lan eskaintzaren azterketa sakona.

-Profesionalari egindako podcast-a, galdetegiaren azalpenarekin. Eta blogean publikatu behar da. Entregatzeko euskarri digitalean sartu behar da.

-Lan taldearen indarren eta ahulezien azalpena

-Lanposturako graduan ikas daitekeenaren azterketa

-EHU-tik kanpo ikas daitekeenaren azterketa.

-Bost urteko formakuntza proiektuaren azalpen zehatza

-CV finala (taldearen gaitasunak gehi planifikatu direnak) eta proposaturiko presentzia digitalarekin.

-Bideoa egin eta blogean erakutsi. Entregatzeko euskarri digitalean sartu behar da.

-Asignaturaren blogean egindako ekarpenen azalpenak, ekarpenak ikusteko estekarekin.

-Informazio-iturriak (APA formatuan)

-Ez ahaztu: lana inprimaturik eta fitxategi digitalean entregatu lana pdf-an, excel fitxategia, bideoa eta podcast-a.

-Lana entregatzeko fitxa bete eta sinatu (formakuntzari buruzko txostena). Fitxa eGelan dago. Fitxa hau bete gabe ezin da lan praktikoa entregatu.


No hay comentarios: