jueves, 28 de octubre de 2021

CURRICULUM ON BAT SORTZEA

Noizbait guztiok Curriculuma egitea egin behar izango dugu eta gehienetan ez daukagu jaso inolako informazio edo formakuntzarik hori osatzeko. Hori dela eta, askotan word-a  ireki eta datuak idatzi ondoren zuzenean enpresetara bidaltzen dute. Horren aurrean, argi izan behar dugu curriculuma duen garrantzia, azken finean, enpresak pertsonari buruzko ikusten duen lehenengo gauza baita, eta horren arabera, lanposturako elkarrizketa egitea edo ez erabakitzen dute. Horregatik, beharrezkoa iruditzen zaigu, gure esperientzian oinarrituta, curriculum egoki eta erakargarri bat egiteko zenbait gomendio zuei aurkeztea.


Lehenik eta behin, curriculum bat idazteko orduan, idazkera berebiziko garrantzia du. Orokorrean, idazkera laburra erabiltzea komeni da; hau da, edukia modu argian eta hitz gutxi erabiliz. Horretaz gain, hona hemen gomendio batzuk curriculuma idazterakoan kontuan hartzeko:


  • Ikasketak eta formakuntza aipatzean,  egin duzun lekua aipatu (ikastola, unibertsitatea, enpresak), gehien bat, prestigio ona badu.

  • Idatzi era profesionalean, lagunarteko idazkera baztertuz.

  • Ekintza aditzak erabili.

  • Ahalik eta modu zehatzenean idazten saiatu, adibidez, lanbide bat aipatzerakoan, bertan egindakoa era zehatzean aipatu.

  • Ortografia zaindu.

  • Ongi errepasatuz, eta ahal bada bidali aurretik beste pertsona bati errepasatzeko eskatu.


Idazkera alde batera utzita, dokumentuaren aurkezpena edukia bezain garrantzitsua da, pertsonaren adierazpena baita. Horretarako, azken urteetan, internet baliabide asko daude curriculuma egiteko lagungarriak direnak. Horren harira, gure esperientzan oinarriturik, Canva aplikazioarekin egin ohi ditugu gureak. Bertan, curriculuma osatzeko plantila ugari daude eta informazioa era argian eta erakargarrian jartzeko ideiak ematen ditu. Horretaz gain, aurkezpenarekin batera, argazkia pentsatu beharreko elementua da. Argazkia jartzekotan, gure aurpegia era argian eta kalitate onekoa izatea garrantzia du, askotan argazkia idatzitako gauza asko baino gehiago adierazten baititu.


Interneten bideo ugari daude CV egoki bat osatzeko eta enplegua lortzeko aukera gehiago izateko gomendioak eskaintzen dituenak. Horien artean, gomendio gisa uzten dizuegu bat, gainera canva aplikazioa erabiliz osatzen duena, espero dugu baliagarria izatea:




No hay comentarios: