miércoles, 27 de octubre de 2021

CURRICULUM EGITEKO HAINBAT GOMENDIO

Latinez curriculum vitae esamoldeak “bizitzaren karrera” esan nahi du, bizitzan zehar egin dugun guztia curriculumean jarri behar dugula aditzera eman dezakeen esaldia da. Hemen izendatuko ditugu gure bizitza zehar bildu ditugun datu pertsonalen zerrenda, prestakuntza akademikoa, lan-jarduera eta meritu pertsonalak. Curriculum zehatza eta sinplea egitea erraza izan daiteke; hala ere, gehienetan akatsak egiten ditugu lan-eskaintzarako beharrezkoak ez diren gauzak idatziz. Horregatik hemen uzten dizkizuegu ohar batzuk hutsegiteetan ez erortzeko: 

  • Antolatu dituzun jarduerak gehitzea: adierazten du erantzukizuna eta aztertzeko gaitausna 

  • Gehitu zenbakidun datuak: pertsonoi errazagoa zaigu egoerak imajinatzea zenbakiak erabiltzen baditugu, znebakiek lasaitasuna eta segurtasuna ematen digute. Urteetako esperientsian, begirale edo irakasle izan bagara (zenbat haur eta haien adina), boluntario aritu bagara (zenbat pertsonari eragiten zion)

  • CV-a eskatzen diguten eskaintzetara egokitzea: inoiz ez erabili curriculum bera eskaintza deberdinetarako, enpresa bakoitzak zerbait desberdina eskatzen du eta eskatzen ari direnari buruzko interesak curriculumean sartuta egon behar du. 

  • Ez idatzi testu asko: curriculumak 1-2 orrialde bete behar ditu gehienez

  • Diseinu argia eta erraz irakurtzeko moduko 

  • Aldatu “guztia atera ahal dut” →  “presiopean lan egin dezaket”, “kide ona naiz” → “bikaina taldean lan egiten” eta “gogotsua naiz” → “ekimena dut”

  • Gako-hitz hauek erabili: logistika, estrategia, digitala, konponbidea, plangintza, hobekuntza, azterketa edo antolaketa gaitasuna

  • Ekintza aditzak erabili: bikainak dira azaltzeko zer motako ekintzak egin ditugun gure bizitzan zehar eta ezkuratutako trebetasunak. 


No hay comentarios: