viernes, 8 de octubre de 2021

SCRUM METODOLOGIA


Kaixo, klase! 


Pasa den astean Move Branding estudio/agentziaren ordezkariarekin, Patxi Fernandezekin, elkarrizketa izan genuen eta gure proiekturako nahiz klaseko dinamikarako baliogarriak izan daitezkeen hainbat aholku eman zizkigun. Horien artean, metodologia baten inguruan aritu zen, Scrum metodologia, hain zuzen. 


Edozein proiektuan lana banatzea ezinbesteko pausoa da taldearen barruan oreka egon dadin; zentzu honetan, Scrum metodologiak laguntza handia suposatzen du. Prozesu honen bitartez elkarlanean aritzeko ohitura osasuntsuak erregularki aplikatzen dira taldearen dinamikara ahalik eta emaitza onenak lortzeko eta bezeroarekin kontaktua mantentzen da aurrerapen guztien inguruan informazioa izan dadin. 


Lan metodologia hau proiektu konplexuetan erabiltzen da lana arintzeko, inplikatuak jakinaren gainean egoteko eta egin beharrekoak epe laburretan entregatu ahal izateko. Hiru oinarri ditu: gardentasuna, ikuskapena eta egokitzapena. 


Gardentasunaren bidez taldekideak nahiz bezeroak momentu orotan gertatzen ari dena jakitea eta kontrolatzea ahalbidetzen du, horrela guztiek proiektuaren gaineko ulermena izateko aukera dute. Ikuskapenak prozesuan zehar egon daitezken arazoak detektatzeko balio dute; ez dira eguneroko azterketak, baizik eta lanak aurrera era egokian egiten direla eta taldeak ondo funtzionatzen duela ziurtatzeko era. Egotzikapena zerbait aldatu behar denean taldea batu eta irtenbide desberdinak aurkitzeko prestakuntza hartuko duela erakusten du. 


Baina nola funtzionatzen du metodologia honek? Proiektu luze bat atal txikitan banatzean datza, atal horien osotasunari “Sprint” deritzogu, eta bakoitzak funtzio desberdina dauka lanaren kudeaketan. Sprint osoak (proiektuaren atal bakoitza) normalean lau asteko epea dauka, beraz, proiektu osoa 12 hilabetekoa bada, 12 Sprint egingo genituzke, eta horien barruan sprint ‘txikiagoak’ (sprint planning, sprint goal, sprint review…)


Lehenik eta behin taldekide guztiak batu eta bezeroak eskatutakoak aztertzen dituzte. Egin beharrekoak definitzen dira eta hauek egiteko behar izango den denbora zehazten da (sprint planning).


Proiektua garatzeko taldeak egiten dira bakoitzaren ahalmenen arabera, eta taldekideek ataza batzuk egiteko konpromezua hartzen dute, bai eta hauek garatzeko denbora zehatz bat. Kideen eskuetan geratzen da konpromezu hori betetzea taldearen lana aurrera eraman ahal izateko, edo behar izatekotan, lana birbanatzea lankide baten karga txikitzeko. Metodo honekin atazak epe jakin baterako eginda daudela eta entrega egunerako dena behar den moduan eginda dagoela ziurtatzen da (sprint goal), kide eta ataza bakoitzaren etengabeko gainbegiraketa egin behar gabe.  


Egunero taldea batu egiten da (daily meeting) eta proiektuaren garapena aztertzen du epe labur batean (normalean arbel batean kontzeptuak era eskematikoan irudikatzen dira), zalantzak argitzeko edo sortu ahal diren arazoetarako irtenbidea aurkitzeko momentua da hau. 


Entrega egunean, behin ataza guztiak behar bezala beteta daudenean, egindako lanaren berrikusketa egiten da (sprint review) eta hau aurkezten da. Azkenik, taldeak egindako lanaren gainean hausnarketa egiten da, aplikatu diren metodoak, esfortzua, konpromezua, sortu diren arazoen kudeaketa ona izan den, lan egiteko modua egokia izan al den…(sprint retrospective).


Informazio hau baliogarria izatea espero dugu, Scrum metodologiaren bidez gure proiektuetan ikasteko era erraza, lana arintzeko modua eta taldearen barruko komunikazioa hobetzeko aukera aurkitu dezakegulako.



Iturriak: 


No hay comentarios: