Jada ekarpenak prestatzen hasi beharko gara eta komenigarria da horretarako estetika txukuna mantentzea, hori burutzeko, hona hemen estetika eta txukuntasuna mantentzen laguntzen duten plataforma batzuk:
Canva: Instagrameko postak eta historiak egiteko, bideoak editatzeko, kalkulu txostenak txukun aurkezteko, collageak egiteko, CVak, txostenak sortzeko, proposamenak modu desberdin eta txukun batean aurkezteko zein beste hainbat eginbeharretarako plataforma aproposa da.
Gainera oso erabilerraza da eta hainbat eta hainbat plantilla eskaintzen ditu dohainik.
Genially: Irudi zein aurkezpen dinamikoak egiteko plataforma. Sare sozialetan edukiak aurkezteko modu desberdina. Honen bitartez irudi batekin hainbat plataforma desberdinetara bidali daiteke: sare sozial anitzetara, webgune batera… gainera oinarrizko irudiaz gain beste bideo edo argazki batzuk ere txertatu daitezke eta baita informazio gehigarria ere. Gainera, dohainekoa da.
Tiki toki: denbora lerroak egiteko plataforma, interesgarria izan daiteke agentziaren ibilbidea modu desberdin eta dinamiko batean adierazteko. Oso erabilerraza da eta gomendatutako beste bi plataformak bezala, dohainekoa da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario