Aupa talde!
Talde lan praktikoa egiterako orduan, zalantzak izan ditugu enpresa batek erabiltzen duen tonuari buruz. Horregatik, gehiago aztertu nahi izan dugu gai honen ingururan. Zalantza bera izan baduzue espero dugu baliogarria izango zaizuela ekarpen honetako informazioa!
Zer da tonua?
Tonua marka edo enpresa batek bere diskurtsoan adierazten dituen hitzezko, ikusizko eta jarrerako alderdiak dira. Markak esaten duen horretan agertzen da (printzipioak, balioak, ikuspegia, misioa), bai eta nola esaten duen ere (egiturak, hitz zehatzak, makulutxoak).
Publizitate-mezuaren tonuak "apelatzeko modua" edo komunikazioaren hartzailea, xede-publikoa, ezartzen du.
Zein da bere garrantzia?
Enpresa baten komunikatzeko tonua bere nortasunaren beste edozein elementu bezain garrantzitsua da: logotipoa, webgunea edo promozionatzeko erabiltzen duen publizitate mota.
Markaren ahotsa eta hiztegia bat datozenean, edukien estrategia bat sortzea eta garatzea askoz errazagoa eta eraginkorragoa da.
Horregatik, publikoarekin interakzioa sortzeko eta entzuleengana iristea ahalbidetuko dion tonua mantentzeko, garrantzitsua da plataforma bakoitza (webgunea, bloga, sare soziala) zein izaeratarako sortu zen eta nortzuk erabiltzen duten kontuan hartzea: zergatik egiten duten eta zer aurkitzea espero duten.
Tonu egokia = hurbiltasuna, sinesgarritasuna eta komunikazio eraginkorra.
Nola ezartzen da tonua?
Marka-ahots bat eraikitzeko, hitzik onenak aukeratu eta erabili behar dira, enpresaren motibazioa eta izateko arrazoia, balioak eta mundu-ikuskera jakinarazteko moduan.
Komunikazioko tonua definitzeko orduan, honako alderdi hauek hartu behar dira kontuan:
-Nolakoa da buyerra
-Lagunartekoa izango den
-Laburra eta zuzena edo sofistikatuagoa izango den
-Adrenalina igo edo lasaitasuna transferitu nahi den
-Ea tonu positibo eta inspiratzailea erabiliko den
-Ea modu hunkigarrian komunikatuko den ala ez
-Hurbilekoa eta familiakoa izango da, edo serioa eta urrunekoa
Gogoratu kanal digital bakoitzean tonua dagokion publikoari eta helburu korporatiboari egokitu behar zaiola, mezu orokor bera ematen ari bazara ere.
Iturriak:
No hay comentarios:
Publicar un comentario