jueves, 8 de octubre de 2020

Lan sistema berriak eratu behar ditugu

 Lehenengo ikasgaian ikasitakoa lan-sistemak (enpresak) errebisatzeko baliagarria izan daiteke. Publizitate sisteman dauden enpresek duten balore garrantzitsuena pertsonak dira eta pertsonen talentua lortzeko eta mantentzeko enpresaren estruktura egokia antolatu behar da. Antolaketa horretan partaide guztiek erantzukizuna dute eta horrela egitearen saria oso handia da, hau da, gustora lan egitea eta zoriontsuagoak izatea lanean. Lan egiten denbora asko erabiltzen dugu edo erabiliko dugu, beraz, saia gaitezen gustora egoten eta gure lana egiten.

Hurrengo bideoan enpresetan aldaketa hau egiteko proiektuetan dauden profesionaleei ikusi eta entzun ahal diezu. Oso bideo luzea da eta ulertzeko eta ikasgaian ikusitakoarekin elkartzeko inplikazio intelektual handia eskatzen duena. Baina inplikazio intelektual handia eskatzen duten prozesuetan sartzeko praktika moduan bideoa ikusi ahal duzu. Saia zaitez zure formakuntzaren prozesuan sakonagoak diren inplikazio intelektualeko prozesuetan sartzen eta aurrerapen handiak izango dituzu. Animo!

Eta bideoa ikusten baduzu ea gurekin elkarten den aspektu kurioso batez antzematen zaren!



No hay comentarios: