martes, 26 de septiembre de 2023

Kanban metodologia. Zer da eta zeintzuk dira bere abantailak?


Kanban japonerazko bi hitzez osaturik dago Kan (bisuala) eta Ban (txartela), gure hizkuntzan “txartel bisualak” bezala ulertuko genuke. Teknika honen jatorria Toyota enpresan kokatzen da, 50. hamarkadan Just in time produkzio sistemaren ezarpenarekin batera. Sistema honen helburua bezeroen eskariaren arabera produzitzea zen, modu honetan hondakinak eta gastuak murriztuz eta produktuaren balioa handituz. Sarritan KAIZEN filosofiaren barruan kokatzen den metodologia da, azken finean etengabeko eta hobekuntza jarraian oinarrituta dago.


Kanban metodologia aurrera eramateko normalean tablero bat erabiltzen da, sinpleenak hiru zutabez osaturik daude: “egitekoak”, “egiten” eta “egindakoak”.  Metodoa egiteke dauden atazak aurrera eramatean oinarritzen da, eta proiektu edo produkzio prozesuaren arabera ataza bakoitza zutabe batean kokatzen da. Hasiera batean txartel guztaik “egiteko” zutabean egongo dira, baina proiektuak aurrera egiten duen heinean txartelak tablero osotik mugituko dira eta helburua eginbeharreko guztiak “egindakoak” zutabean kokatuta amaitzea da.


Kanbanen hiru printzipio nagusiak honako hauek dira: 

  1. Lana eta produkzio prozesuaren faseak irudikatzea

  2. Work In Progress edo martxan dagoen zeregin kopuruarentzat muga bat ezarri

  3. Zeregin bakoitzarentzat denbora kopuru bat ezarri eta neurtu (lead time)


David J. Anderson Kanban sistema liderra bezala kontsideratutakoak “Kanban: Successful Evolutionary Change for Your Technology Business” liburuan azaldu zituen metodologiaren onurak eta abantailak:


  • Lanaren egoera begirada batean ikusteko aukera ematen du: Zure lan-fluxuaren itoguneak, kideren baten saturazioa, zereginen arteko gatazkak...

  • Gure esfortzuak zereginak amaitzera bideratzen dira. Burua zeregin askotan aldi berean izatea ez da existitzen, eta existituko balitz, gure lanari eraginkortasuna kenduko lioke.

  • Antolatzen laguntzen digu: Zereginen definizioan trebezia hartu behar da, horrek ahalbidetuko dizu zer egin behar duzun askoz hobeto jakiten. Zereginek INVEST (ingelesezko sigletan: Independenteak, Negoziagarriak, Baloragarriak, Estimagarriak, Eskalagarriak eta Egiaztagarriak) izan behar dutela esaten da.

  • Sistema malgua da, aldakuntza ugarikoa eta taldearen beharretara egokitzeko aukera ematen duena.

  • Errendimenduaren estimulua da gainera, eta eraginkortasunean irabazteko lan-fluxua hobetzea ahalbidezen du.

Metodologia hau aurrera eramateko Trello programa erabili dugu klasean https://trello.com/ eta egiten dituzuen beste proiektuetan (klaserako lanak, bidaiak, proiektu pertsonalak…) erabiltzera animatzen zaituztet! Oso baliagarria da egin beharreko guztiak atazetan banatzea, modu honetan egin beharko duzuen lana modu sinple eta bisualean ikusiko duzue eta proiektuaren eboluzioa gertutik jarraitu ahalko duzue. Taldean lan egiteko ezinbestekoa da, bakoitzak zeregin bat duelako eta horren garapena taldeari komunikatzeko modu erraza delako. Egin beharrekoak buruan izatea ondo dago, baina askoz hobeto kudeatuko ditugu ikusi, "ikutu" eta mugitu ahal baditugu.

Informazio iturriak:
- http://e-forma.kzgunea.eus/mod/book/tool/print/index.php?id=7683

https://www.tormetal.com/blog/historia-del-kanban/#:~:text=El%20sistema%20Kanban%20se%20crea,visual%E2%80%9D%20o%20%E2%80%9Ctarjeta%E2%80%9D.

- https://kanbanize.com/es/recursos-de-kanban/primeros-pasos/que-es-kanban

- https://kanbantool.com/es/metodologia-kanban






2 comentarios:

Joseba A. Etxebarria dijo...

Eskerrik asko Lucia. Erabilitako informazio-iturriak aipatzeko ohitura hartu behar dugu.

Joseba A. Etxebarria dijo...

Ekarpena lan praktikoaren barnean sartzen bada, edukia lan praktikoan duen aplikazioa ikaskideei adierazi behar zaie.