jueves, 14 de octubre de 2021

KAIZEN filosofia aplikatzen

KAIZEN filosofia bizitza osoan zehar aplikatzen jakitea oso garrantzitsua da, batez ere, gure ikasgaian proiektuak egiterako orduan lanaren emaitza hobetzeko prozesuan hau aplikatzeak izugarrizko laguntza emango digu.

Baina, zer da KAIZEN filosofia?


Kaizen hitza japonierako bi ideogramen batura da: KAI (aldaketa) eta ZEN (ona).

Filosofia honen helburua etengabeko hobekuntzen ondorioz hondakinak ezabatzean datza. Hau da, hobekuntza txiki jarraiak izatea hobe da, aldaketa handi bat baino. Izan ere, askotan helburu oso handiak jartzen dizkiogu gure buruari haietara iristeko bidea kontuan izan gabe, eta bideko oztopoekin topo egitean hasarretu eta alde batera uzten dugu dena. Hala ere, filosofia honek ez du ezeztatzen helburu handiak jartzearen ohitura hori. Hori ona dela aipatzen du, beti ere, pauso txikiz aurrera jarraituko badugu eta bidea gutxinaka egingo badugu.


Etengabeko hobekuntza horren barnean hainbat metodologia, kontzeptu eta praktika aurki ditzazkegu, adibidez, klasean aipatutako  5Sen metodo japoniarra. Etengabeko hobekuntza hori eguneroko akzioen bitartez lortzen da eta akzio horiek efektiboak izan behar dute.


Kaizen filosofiaren beste aginduetako bat ondorengo hau da: “Gero eta sinple eta bakunago, hobeto”. Izan ere, Kaizenek ez du teknologia aurrerakoirik eskatzen, soilik sistema eta tresna bakunak dira beharrezkoak, sen onarekin erraz ezar daitezkenak. 


Filosofia hau oso interesgarria da proiektuak burutzerako orduan, izan ere, askotan soilik bidalketa eguna ikusten dugu, eta bidean egin beharrekoak bigarren maila batera pasatzen ditugu. Kontuan izan behar dugu eguneroko akzio txikiek amaierako helburua hobetzeko balio digutela eta oztopo guztiak gainditzeko lehenik eta behin bidean oinez hasi behar garela.



Informazio iturriak:
excelencemanagement. (2016, Azaroak 21). KAIZEN: Filosofía Japonesa enfocada en la mejora continua. https://excelencemanagement.wordpress.com/2016/11/21/kaizen-filosofia-japonesa-enfocada-en-la-mejora-continua/
Mejora Continua - El Metodo KAIZEN. (2017, Urriak 23). [Bideoa]. YouTube. https://www.youtube.com/watch?v=Q7yNIVlIw_c
Filosofía japonesa: Conocemos el método KAIZEN de desarrollo vital. (2018, February 17). Moove Magazine. https://moovemag.com/2017/04/filosofia-japonesa-conocemos-metodo-kaizen-desarrollo-vital/


Meto
Metodo honen erabilera oso garrantzitsua da praktikak garatzerako orduan. Metodo honen oinarriak atazak ongi definitzeann datza, hori da, hain zuzen, gure praktikak ONGI burutzeko eskatzen zaiguna. Oso garrantzitsua da atazak ongi definitzen jakitea. Lana hasi aurretik ataza guztiak zerrendatu behar dira eta hauek taldekideen artean banatu. Horrela nork bere lana egiteko irizpideak ditu eta ez du besteen lana oztopatuko. 

Atazak hasiera batetik definitu ezean, lana aurrera joan ahala galdu egingo gara. Hori gertatzen da, epe luzeko helburuak soilik ikusiko ditugulako, gure kasuan, entrega data edo bukaerako lana. 

Horregatik deritzot metodo hau aplikatzen jakitea oso garrantzitsua dela bai gure eguneroko bizitzan, baina, ikasgaian zentratuta, praktikak burutzerakoan. 

4 comentarios:

Lucía Mozas dijo...

Oso sarrera ona, eskerrik asko, Jone!

Joseba A. Etxebarria dijo...

Eta KAIZEN erabat aplikagarria da asignaturan egiten ari garen lan praktikoan: ataza bakoitza ahalik eta hoberen egiten. Eta honetarako emandako kriterioak aurretik ondo errebisatzen. ;-)

Joseba A. Etxebarria dijo...

Kaixo, informazio-iturriak aipatu behar dira.

Joseba A. Etxebarria dijo...

Ekarpena lan praktikoaren barnean sartzen bada, edukia lan praktikoan duen aplikazioa ikaskideei adierazi behar zaie.