jueves, 29 de octubre de 2020

Ekarpena: ¿Qué es la narrativa transmedia?

Gaur egun publizitateak hainbat bide hartzen ditu, estrategia desberdin asko erabiltzen ditu produktuak eta zerbitzuak iragartzeko eta hauek kontsumitzailearengan sentsazioak eta jakinmina sortzeko. Sektore honetako etorkizuneko langileak bezala uste dugu garrantzitsua dela herreminta horiei ohitzea eta erabiltzen jakitea. Hori dela-eta, interesgarria iruditu zaigu kasu zehatz bat sakonago aztertzea, transmedia narrazioarena. 

Bilaketa ugarien ostean cursos.com izeneko blogean fenomeno honi buruzko artikulu interesgarri samarra aurkitu dugu, teknikaren nondik-norakoak azaltzen dituena eta zenbait adibide ematen dituena. Artikuluan, gainera, gaur egun publizitateak jasan dituen aldaketen inguruan aritzen da eta transmedia narrazioaren garrantzia azpimarratzen du publikoarengan eragin desberdina lortu nahi bada: “Produce un curioso efecto a nivel psicológico. Mientras que si al consumidor se le muestra publicidad tradicional puede que ignore la misma o la perciba de forma negativa, la narrativa transmediática consigue que sea el propio consumidor el que busque más información sobre el producto o servicio que se le está dando a conocer”.

Mezua jasotzen ari denaren gainean bestelako tekniketaz desberdintzen duen erreakzio bat sortzeak nabarmentzekoa dela uste dugu, gaur egun ikusten dugun publizitate gehiena oso antzekoa delako eta ez duelako inpaktu hain handia sortzen. Artikulu honekin gauza berdina lortzeko era desberdinak daudela erakutsi nahi dugu, eta ahal den neurrian, horien gainean informatu. 

(2018ko irailaren 11a). ¿Qué es la narrativa transmedia? Cursos.com. https://cursos.com/blog/narrativa-transmedia/ 


1 comentario:

Joseba A. Etxebarria dijo...

Kaixo, lan praktikoa egiteko prozesuan ekarpenaren laguntza azaldu behar da. Eskerrik asko.