Publizitatearen inguruan ezjakintasun handia dago, ez soilik jendearen artean baita publizitatea ikasten dutenen artean ere. Askotan, publizitatea ikasten dugunok, galdera berak entzun behar ditugu. Adibidez, eta ohikoena, hau izaten da: Eta non egingo duzu lan? Zertan?
Hala ere, okerrena ez da galderak entzutea baizik eta erantzunik ez izatea. Horren ondorioz, arazoa konpontzeko asmoz, Publizitatearen arloan dauden agentzia desberdinak azalduko ditugu.
14 agentzia desberdin bereizi daitezke:
1. Zerbitzu orokorreko agentzia:
Ohiko zerbitzuak eskaintzen dituen agentzia da, hau da: sormena, ikerketa eta aholkularitza. Komunikazio integrala eskaintzen dute haien bezeroen enpresak planifikatzerako eta kudeatzerako orduan.
Jakina da ez daudela enpresa edo agentziak non komunikazio komertzial zerbitzu gustiak eskaintzen diren pertsonalitate juridiko bat beraren bidez. Horretarako, subkontratazioaz baliatzen dira, arrazoi ekonomikoengatik. Komunikazio zerbitzu agentzia oso baten estrukturari antza gehiena dutenak komunikazio komertzial zerbitzuetan espezializatutako enpresa taldeen eraketarekin etorri ziren. Enpresa taldeak dira, gehienetan multinazional formarekin, non hainbat agentzia espezializatu batu dituzte zerbitzu integral bat eskaintzeko. Adibidez grupo Bates, red Remo, grupo McCann edo grupo BBDO. Laburbilduz, komunikazio teknika desberdinetan espezializatutako enpresa taldeak dira, eskaintza integral bat eskaintzeko gaitasunarekin.
2. Kominikazio integraleko agentziak:
Askotan zerbitzu orokorreko agentziak ordezkatu dituzte. Espainian 80. hamarkadan sortu ziren eta punturik altuena 90. hamarkadan lortu zuten. Badirudi enpresa askok komunikazio integraleko izena berreskuratzen saiatzen ari direla, zerbitzu hau eskaintzen ez duten hainbat enpresek izen hau haientzat hartzen saiatu direlako. Beste aldetik, harreman publikoko agentziek termino honen interesa sustatuz joan da, geroz eta interes gehiagorekin. Honek hainbat konfusio sortu ditzazke iragarleen artean.
3. Publizitate agentzia:
Hedabide masiboetako publizitatean espezializatutako agentziak dira. Ez dituzte komunikazio planifikazio integral edo planifikazio komertzial moduko teknikak eskaintzen (haien artean, komunikazioaren planifikazio integrala, planifikazio komertziala edota inbestigazioa).
4. Diseinu grafiko agentzia:
Folletu, papeltegi, zerbitzu grafiko eta packaging zerbitzuak eskaintzen dituzten agentzia dira. Sormena oso elementu garrantzitsua da. Diseinu grafikoko agentzia batzuek “irudi korporatiboko agentziak” deitzen dira haien buruari, hauen ideia okerra sorrarariz. Irudi korporatiboa diseinua baño zerbait orokorragoa da.
5. Sormen agentzia:
Publizitate kanpainen prozedura kreatiboan egiten dute lan. Agentzia hauetan egiten den lana bereziki hedabide masiboetara zuzenduta dago. Ez dute hedabideen plangintzarako zerbitzuak eskaintzen, horren ondorioz beste publizitate agentziengatik bereizten dira. Ohikoa da subkontratazio moduan beste publizitate agentzietarako lan egitea.
6. Hedabide agentzia:
Komunikabideen planifikazioan espezializatuak dira. Hauek azkartasuna, esperientzia eta ezagutzak eskaintzen dizkie, honekin sormena, errelebantzia eta kanpainaren arrakasta sustatuz. Hedabideen plangintzan espezializatutako agentziak dira, non azkartasuna eta experientzia aportatzen dute kanpañaren efikaziari eta publizitateko presupuestoei.
7. Hedabideen agentzia esklusiboak:
Desagertuz doazen arren, hedabide esklusiboen agentziak euskarri lokal edo aldizkari espezializatuetan. Bereziki euskarri berezietan ageri da. (autobus linea)
8. Komunikazio-aholkulariak:
3 funtzio betetzen ditu agentzia mota hau: Publizitate edo komunikazioko plangintzan espezializatzen dira; Kanpainak kudeatzen dituzte subkontratazioaren bidez eta Publizitate agentziak kontratatzerako orduan aholkulari moduan jarduten dute.
9. Free lance eta agente publizitarioak:
Publizitatearen arlo desberdinetan espezializatutako profesionala independenteak dira eta momentu puntualetan kontratatzen dituzte. Alde batetik, agente publizitarioa kudeaketa puntualak edo iragarleentzat jarraitutako lana egiten dute. Beste aldetik, Free lance edo autonomoak komunikazio-tekniketan edo publizitate ekoizpenean espezialistak dira.
10. Harreman publikoen agentzia:
Komunikazio ekintzak planifikatzen eta kudeatzen dituzte. Agentzia honen helburua zera da: enpresek edo instituzioek dituzten harremanak eta irudia hobetzea, finkatzea eta saltzea. Ohikoena da hedabideekin harremanak gauzatzea, adibidez: Publicity. Harreman publikoen agentzia batzuetan ere barneko komunikazioa kudeatzen dute.
11. Zuzeneko marketineko agentzia:
Kanpaina zuzenak eta pertsonalizatuak sortzeko, datu-basean oinarrituta merkatuen banakako segmentazioa egiten dute. Haien xedea da egindako komunikazio kanpainekin erantzunak bilatzea da. Publizitatean egindako inbertsio osotik %25 Zuzeneko marketin agentziari dagokio.
12. Marketin promozionaleko agentzia:
Sustapeneko kanpainak planifikatzen eta kudeatzen ditu epe laburreko emaitzak lortzeko. Emaitzak lortzeko hainbat elementu erabiltzen ditu produktuei edo zerbitzuei balioa ematen dienak. Helburu nagusia da salmentak handia. Adibidez: beherapenak planifikatzen dituzte.
13. Babesletza-agentzia:
Enpresaren edo bere markaren irudia hedatzeko eta ezagutarazteko komunikazio teknikak garatzen dituzte. Hauek egiteko kolaborazioak ordaintzen dituzte. Kolaborazioak pertsonekin, instituzioekin edo ekitaldiekin egiten da.
- Hedabideak
- Kirola
- Kultura
- Gai edo Marketin soziala
14. Marketin edo publizitate elkareragileko agentzia
Agentzia honetako langileak Interneten eta mundu digitalean espezializatuta daude. Marketin zuzeneko ikuspegitik, aukera komertzialak edo komunikazio jarduerak Interneten bidez planifikatzen eta kudeatzen dituzte.
Informazio gehiago nahi baldin baduzue:
Andoni Clavo eta Irene Mendoza


No hay comentarios:
Publicar un comentario