miércoles, 28 de noviembre de 2018

Komunikazio agentziaren egitura eta lan-profilak

Komunikazio agentzia batek duen egitura nolakoa den jakin nahi?
Hona hemen Joseba Andoni Etxebarria-ren ikuspuntuaren arabera agentzia batean egongo litzakeen egitura. ERNE! Agentziaren tamaina, espezializazio eta garapenaren arabera, egitura honek aldaketak izan litzeke.


Komunikazio agentziaren egitura eta lan-profilak

Kontuan izan behar dugu komunikazio agentzia desberdinak daudela eta batzuk kreatibitatean dira nagusiak eta beste batzuk marketin digitalean adibidez.

Agentzia baten tamainak, espezializazioak eta garapenak zehaztuko dute bere barne antolaketa edo egitura. Beraz, egitura honetan aldaketak egon daitezke.

Zuzendari nagusia edo Dircom-a agentziaren buruan dago. Bere lana administrazioa zuzentzea eta bezeroekin harremana edo komunikazioa bermatzea. Zuzendari nagusiak agentzian dauden departamentu desberdinak zuzentzea arduratzen da baita.

1.Kontuen saila (Bezeroak dira kontuak)
Marketin-az ulertu behar da eta bezeroen nahiak ulertu behar dira

-Agentzia eta bezeroen arteko bitartekaria
-Agentziako pertsonak eta enpresak koordinatu
-Aurkeztu agentzia eta kanpaina lanak
-Negozio berriak lortu

Kontuen zuzendaria:
-Bezero garrantzitsuekin harremanetan jarri.
- Bere helburu bezeroak mantentzea.

Kontuen exekutiboak:
-Bezeroak lortu eta bezeroei informatuta mantentzea momentu osoan.
-Bezeroak lortu.
-Komunikazio prozesua zuzendu (bezeroa-enpresa).

2.Sormen saila
-Kanpainaren mezua sortu; kontuan izanda iragarleak eman nahi duen mezuaren arabera (koloreak, musika, irudiak…)

Sormen zuzendaria (Kanpainainaren jarraipena egiten du):
-Kanpaina aurkeztu eta kanpainaren kalitatea finkatu
-Kanpainaren sorkuntzan parte hartu
-Komunikazio eta produkzio inguruan aholkuak eman bezeroari
-Bezeroekin kontaktatu
-Gainberatu kanpaina denboran entregatzen dela

Arte zuzendaria (Arte ederrak gradu hurbilena arte zuzendaria izateko)
-Material grafikoa diseinatu bezeroen naiei erantzuteko
-Ilustrazioak zuzendu eta gainbegiratu
-Diseinatzaileak, margolariak, muntaia eta hornitzaileak gainbegiratu
-Sormen zuzendariaren aginduak jasotzen ditu


Copy-a edo erredaktorea:
- Publizitate idazle bat da
-Kanpaienentzako ideiak garatu eta idazten ditu

Dupla: Proiektu handi bat egiterakoan dupla bat osatzen da. Arte zuzendaria eta kreatiboak batzen dira; horrela idei eta ikuspuntu desberdinak daude proiektua aurrera ateratzeko.

*Agentzi batzuetan diseinu saila eta produkzio saila banatzen dituzte; biak sormen sailaren barruan aurkitzen dira*

2.1 .Produkzio saila
-Mezuaren alde teknikoa eta artistikoa aurrera eramateko erabakiak sortu
-Mezu publizitarioa aurrera ateratzea ea posiblea den konprobatzen dute  eta konponbideak bilatzen dituzte aurrera ateratzea posiblea ez bada.

Ikusentzuneko burua: Iragarkiaren itxura sortuko du (arte zuzendariarekin erabakita lehen) eta iragarki sortuko du.

Grafikaren burua:  Grafika ondo definituko du (grafikaren tamaina, kolorea… oso garrantzitsua da ez egotea akatsik atal honetan) eta grafika sortuko du.

2.2. Diseinu saila
Disenatzailea (off-on): Erabaki diren ideiak bai iragarkirako bai kanpainarentzako      diseinatu. Bi disenatzaile mota daude; off (markesinak, panfletoak…) eta on (web orriak… Internet-en bidez).

3.Iragarbideen saila  
-Planifikatu nola zabalduko duten kanpaina (zein hedabideetan , ze espazioetan…); Kontuan izan behar dute nori dago zuzenduta kanpaina

Zuzendaria:
-Planifikatzaileak zuzendu eta kontrolatu
-Planner-rak sortzen dituzten estrategiak aztertu eta ikusi ea diren baliagarriak ala ez

Planifikatzailea (off-on) edo planner:
-Estrategiak planifikatu eta zuzendu
-Komunikazio estrategiak diseinatu
-Sormeneko departamentuari ordutegi bat ezarri lanak bezeroari entregatzeko
-Produktu, bezero eta merkatu gaien inguruan informazioa handitu
-Espezialistak dira marka bat garatzen eta publiko desberdinarekin tratatzen


Erosketa arduraduna (off-on):
-Horniketa eskatu eta ordenatu
-Erabakiak bilatu eta akordatu ( Adibidez, iragarki baterako kotxe bat behar bada, bere lana da kotxe bat bilatu eta lortu)
-Beste sailekin komunikatu. Jakin behar du ea sail bakoitza hornituta dagoen edo behar dituen materialak eskura dituen

4.Administrazio saila
-Bezeroen finantza kudeaketa eraman eta kudeatu
-Agentziaren finantza politika
-Kontabilitatea
-Aurrekontuak

5.Marketin Saila:
Helburu nagusia: Enpresa eman nahi duen irudia lortzea.
Saila honetan ikerketak egiten dira gero estrategiak berriak sortzeko.

1. Ikerketa 2. Planifikazioa 3. Inplementazioa 4. Feedback eta monitorizazioa

Marketin zuzendaritza: Saila zuzendu eta kudeatu.
Merkatuaren ikertzailea: Merkatua aztertu (estadistika, artikuluak… erabiltzen eta azterketaren bitarteez estrategia berriak pentsatzea.

6.Digital saila
Departamentu honen buru komunikazio digitaleko zuzendaria daukagu. Digitalizazioak sortu duen departamentu bat da, eta bertan sare sozialen eta web-orrialdearen kudeaketa egiten da.
Sail honetan sartzen dira programatzaileak (informatika ikasleak) eta Social Media Planner-eak edo Community manager-ak.

7.Trafiko saila
Sail hau, proiektuaren kudeaketaz arduratzen da. Sail bakoitzeko langileek lanari eskaintzen dieten denbora kudeatzen dute, entregatze eperako eginda egon dadin. Denboraren kudeaketaz gain, lanaren langileko aportazioa kudeatzen dute online plataformen bitartez.
Emandako lanak burutu ahal izateko aginduak ematen ditu, eta beste departamenduekin kolaboratzen du.

8.Beste teknika batzuen saila
Harreman Publikoak bezala ezagutzen dugun komunikazioaz arduratzen dira, hala nola: zuzeneko marketina, salmenten sustapena, ekitaldiak….

Freelance: Publizitate agentzia edo komunikazio agentzia askotan freelance-ak kontratatzen dituzte. Era independientean lan egiten duen pertsona  edo proiektu autonomoak lantzen dituena. Kasu askotan ez dute ordutegi eta bulego finkorik (askok etxetik lan egiten dute).

Egituraren azalpenaren aurkezpena: https://docs.google.com/presentation/d/1ZnZD588nUj6o4MVc5h8_du4RDFxDdOCUzYljT-JQwqE/edit?usp=sharing

Julen Urquia eta Olaia Fuertes

1 comentario:

Joseba A. Etxebarria dijo...

Eskerrik asko guztion aldetik.