"Montero y Ella" izeneko publizitate agentzia agertu zenean egindako ekintza da hau. Hedabideen aurrean agentzia berria aurkezteko bideo honetan agertzen diren azalpenak sortzaileek eman zituzten. Oso interesgarria da aurkezpena publizitate agentzia berria agertzeko arrazoiak aipatzen direlako, baita profesional hauek aportatu nahi dituzten argudioak bere zerbitzuak saltzeko ere. Oso lan interesgarria izango zen bideoan agertzen diren baieztapenak eta ideiak asignaturan ikasten dugunarekin alderatzea eta komentatzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario