jueves, 17 de noviembre de 2016

IRUDIGITAL komunikazio agentzia



Komunikazio agentziaren fitxa

Izena:
  • Irudigital
Logoa:
Helbidea (google maps plataforman erakutsi):
  • Lutxana Kalea, 6, 2ª Planta Izquierda, Dpto. B, 48008 Bilbao, BI
Telefonoa;
  • 946 75 87 80: 9-14etara
  • 626 11 93 45: Orduz kanpoko atentzioa.                    

Email:
  • hola@irudigital.com
Web:
  • http://irudigital.com
Sare sozialak:
Kontaktatzeko pertsona(k):
  • Mónica Carratalá-Koordinazioa eta estrategia
Profesionalak eta karguak:
  • Naiara Lertxundi- Community manager
  • Zuriñe Ortega- Diseinua eta sormena
  • Ludy Ferro- Konsultoretza eta SEO
  • Adolfo Lasarte- Diseinua eta sormena
  • Beatriz Sanchez- Web diseinua
  • Monica Carratalá- Estrategia eta koordinazioa
  • Josu Soleguia- Web diseinua
  • Gloria Marzo- Laguntzailea: elements digital
  • Mikel Curiel- Diseinua eta sormena
Enpresaren organigrama edo egitura:
Ematen dituzten zerbitzuak:
Irudigitalek nahi duena, bere bezeroek internet bidez saltzea da, eta horretarako, bai sare sozialetan, web posizionamenduan, SEO edo Adworsen…murgiltzen dira. Bezeroaren taldearen parte izango da Irudigital, enpresaren beste esku bat, egunero ikusi ez, baina nabariko duzuna.
Hau da, egiten dutenaz harro daude. Horregatik, Social Media estrategiak sortu, diseinatu eta garatzen dituzte. Web erakargarri eta bereziak egin eta online eta offlineko publizitate kanpainak prestatzen dituzte. Bezeroak maitemintzen ahalegintzen dira egunero gehien komunikatzen duten aukerak hartuz, etengabeko eboluzioan daudenak eta ekintzak eta jarritako diru eta gogoen bueltatzea ziurtatzen dutenak.
Sarean lan egiten dute, espazio birtual baten eraketan eta erabateko optimizazioan. Web 2.0an izugarrizko konfiantza daukate eta beraien hobeena ematen ahalegintzen dira. Guzti honegatik, gure taldea da Irudigital aurrera daramana.

Bezero aipagarri batzuk:
Bodegas zintzo, Club deportivo tenis de Castro, Cámara de Comercio Bilbao, Eusko Jaurlaritza, Tiger Store Pamplona.
Agentziak egindako kanpaina eredugarri baten azalpena:
Irudigital Marketin onlineko agentziak, hainbat bezerorekin lan egin du, publizitate kanpainak martxan jarriz. Horien artean, nabarmentzen da Castro Urdialeseko Tenis Club-arekin egindako kolaborazioa.
Berezo honen ohiko ekintzetako bat, Txapelketa Solidarioen antolakuntza da, proiektu solidarioentzat eskainitako  diru-bilketa lortzeko helburua daukana. Aurten, emakumezko kategoriaren Padel Txapelketa Solidarioa antolatu dute, Minbiziaren Kontrako Espainiako Elkartearen aldeko kanpaina solidarioa prestatuz. Padeleko torneoaz gain, parte-hartzaileek minbiziari buruzko informazio sakona eta interesgarria entzuteko aukera izan dute, Minbiziaren Kontrako Espainiako Elkarteko kideek eskaini dituzten hitzaldiei esker.
Mintzaldien ondoren, proiektuan parte hartzen dutenek, gosegarri batzuetaz gosatzeko aukera izan zuten. Horrekin batera, emanaldi solidarioan eta inskripzioetan bildutako diru kantitate osoaren %50a, Minbiziaren Kontrako Espainiako Elkartera bideratu egin da, haren delegazioaren bitartez. Beraz, proiektu solidarioan parte hartu nahi izan dutenen enpresek edo komertzioek, soilik elkarte solidarioari opari baten donazioa egitearekin, nahikoa izan da.

Agentziaren profesional bati egindako elkarrizketa:

Izen-deiturak: Mónica Carratalá
Kargua: Estrategia eta koordinazioa
Curriculum laburra:
LION (+2K) Marketin Digitaleko formatzailea, , SEO eta sare sozialak,Marketin onlineko kontsultora: Irudigitalen.
Gaur egun:
  1. Irudigital
Aurretik:
  1. Conteneo,
  2. Zosmamedia Bibao,
  3. Proximia (Grupo Havas)
Ikasketak
  1. Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea

Zelan ikusten duzu komunikazioaren edo publizitatearen egoera gure bertoko merkatuan?

Komunikazioak inoiz baino presentzia gehiago du gaur egungo enpresetan. Noranzkoari dagokionez, noranzko bakarreko komunikaziotik bi noranzko komunikaziora pasatu gara, non bezeroek ere zer esana duten eta entzun ere egiten zaien.
Publizitate modelo zaharrei dagokionez, ez dute funtzionatzen. Agentzia eta hedabideak transformatu egin behar izan dugu, gure erosleei zerbitzu eraginkorrago bat emateko helburuarekin.


Zein dira zure ustez sektorearen erronka garrantzitsuenak hurrengo bi urteetan?

Nire ikuspuntutik, exekutiboek eta enpresen erabakien arduradunek komunikazio berriaren alde benetako apustu bat egitea da erronka nagusia gaur egun, batez ere industriaren sektorean. Gainera, enpresen marketingean erabakiak hartzeko boterea  dutenek, beraien marketing departamenduari bira bat emateko beharra ikusten ez dioten momenturarte ez dute aurrera pausorik emango.
Bestalde, beste erronka garrantzitsu bat berrikuntza da. Marketing eta komunikazioan lan egiten dugun profesionalok, adina alde batera utsiz, behin eta berriz gure jakinduria berrizten ibili behar gara gure lana ahalik eta hoberen egiteko.

Zure ustez, zein funtzioa bete egin behar du unibertsitateak publizitate-sistemari laguntza emateko?

Unibertsitateak berehala berriztu beharko lituzke komunikazio eta marketingeko graduetan erabiltzen dituzten materialak, bai informazio zientzien adarrean baita enpresen administraziokoan ere. Aipatutako bi graduetan komunikazioaren modelo arkaiko bat irakasten da eta ez dituzte ikasleak era egoki batean prestatzen gaur egun merkatuak eskatzen dituen perfil berrietarako.  
Pena handi bat da gaur egungo ikasgaien artean marketin digitaleko ikasgairen bat ez egotea honetan profesionalak diren irakasleekin

Zeintzuk izan dira erosle nabarmenduenak?
Egia esanda, Irudigital agentziak denetariko bezeroak izan ditu, bezero instituzionaletatik bezero industrialetararte. Baita PYMEak edota autonomoak ere. Intereneten dituen ikusgaitasuna hobetu behar dituzten edozein enpresa izan ditugu.
    
 Zuek egindako kanpaina esanguratsu bat aipatuko zenigukete?
Noski. Aurten adibidez, Balmasedako aste santua sustatzeko egindako kanpaina batekin arrakasta handi bat izan dugu. Horretarako, beraiek zeukaten web orrialdean, Garizumaren egutegi interaktibo bat diseinatu genuen, egutegi horrek sinistunei Garizuma egunak sare sozialetatik sabetzeko eskaera bat zuen egun bakoitzean. Honek arrakasta izan zuen eta jendea sare sozialetik zabaltzen hasi zen, azkenean Aita Santuaren berrien agentzietako batetan erreperkusioa izatera ere heldu ginen.
Momentu horretatik aurrera, Estatu Batuetako hainbat egunkaritan argitaratua izan zen, baita Latinoamerikan edota Europako hainbat herrialdeetan ere. Hori ikusi ondoren, guk prentsa ohar bat bidali genuen hemengo egunkarietara, ondorioz, Euskadi hedabide guztiek hoen berri eman zuten baita estatuko marketing portal baten ere. Beraz argi dago kanpaina honek izandako arrakasta handia izan dela.
Zein kanpaina nabarmenduko zenuke?
Kanpaina bat baino, on-line marketingaren bidez funtzionatu izan duen akzioren bat azpimarratuko nuke. Erosle guztiei, ondo joan zaie SEO teknikaren erabilera beraien web orrietan, honek Interneten duten ikusgaitasuna handitzen baitu, eta horren ondorioa erosle gehiago izatea da.
 Zeozertan espezializatuta ahal dago zuen agentzia? Zeinetan? Zergatik?
SEO, sare sozial eta on-line bidezko publizitatean espezialistak gara. Zergatik? Estrategia digitalaren hiru oinarriak direlako.
Zerk ezberdintzen du zuen enpresa besteengan?
Talde on bat daukagu, marketing digitalaren area guztietako espezialistekin. Horren ondorioz erosleak duen edozein arazo aurrera eramateko gai gara, beste inor subkontratatu gabe.
Saritua izan ahal da inoiz zuen agentzia? Saritua izan bada, zer sari irabazi du?
Egia esanda, ez gara inoiz ere txapelketa batera aurkeztu, beraz, ez digute inolako saririk eman.
Kanpainia bat egiterako orduan zer metodologia erabiltzen duzue?
Edozein profesionalek erabiliko lukeen metodologia: benchmarking –sektorearen analisia-, targetinga –estrategia- hedabideen aukeraketa –negoziaketa eta erosketa- emaitzen neurketa.

No hay comentarios: