Teknologia berrien aurrerapen azkar eta boteretsuak markaren eta pertsonen arteko komunikazioa dinamizatzea eta dibertifikatzea eragin du. Hortaz, enpresek ohikoak, modernoak edota digitalak diren estrategia desberdinak garatzen dituzte.
Aurretik esandakoaren ildora, klasean ikusitako Blending Marketing kontzeptua aurkitzen da. Blending Marketinaz hitz egitean, marketin tradizionalaren (offline) eta Interneteko marketinaren (online) baturaz ari gara. Marketin mix bezala ere ezagutua den estrategian kanpaina bat eraginkorra izan dadin garrantzitsua da “online” eta “offline” elementuak konbinatzea.
“Mix-a” konposatzen duten elementuen banaketan, faktore desberdinen arabera kanpainan zein elementu erabiliko diren pentsatzen da. Faktore horiek, irismen a(nazionala, tokikoa, internazionala…), zuzendutako publikoa (target)… izango dira. Aipagarria da, estrategia hau produktu edota zebitzu desberdinetarako baliogarria dela.
Blending Marketinaren adibide da eBayk Madrileko Callao metro geltokian egindako kanpaina. EBayk Internetetik kanpo Espainian egindako lehenengo iragarkia izan zen, eta horren helburua zabalduko zuten iragarki sailakatuen zerbitzu berriaren bultzatzea zen. Estrategian ohiko iragarkien ohol bat imitatzea zen, kartel, logotipo eta anuntzio pertsonalak konbinatuz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario