martes, 16 de diciembre de 2014

Facebookeko 152 lagunen tatuajea publizitate kanpaina bat da



Herbehereetako neska batek Facebook sare sozialean dituen 152 lagunen profileko irudiak besoan tatuatu zituela erakusten zuen bideoa argitaratu zuen Youtuben. Susy87 izena du Youtuben neskak eta Sarera igotako bideoak ordu gutxitan mundu osoan ikustea lortu zuen. CNN kateak ere bere webgunean ekimenaren berri eman zuen.

Hala ere, Telegraaf webguneak argitaratu duenez, tatuajea kalkamonia bat besterik ez da. "Egun gutxitan garbitzen da", esan du Rotterdamen tatuaje denda batu duen Moelkerrek. "Ordu pare bat bakarrik behar izan nituen lana egiteko. Bideoan, berriz, 30 behar izan nituela esaten du", gaineratu du.

Egia ala gezurra izanda, kriston eragina izan du sare sozialetan bideo honek.



https://www.youtube.com/watch?v=ApOWWb7Mqdo

No hay comentarios: