Duela aste batzuk publizitate motei buruz hitz egiten aritu ginen. Nik publizitate interaktiboaren inguruan sakondu nahi nuke, nire ustez etorkizunean gehien erabiliko den publizitate mota izango delako.
Publizitate interaktiboak hartzailea du protagonistatzat, izan ere, hartzaileek eragiten dute publizitatea interakzioaren bidez. Hortaz, publizitate tradizionaleko eragin pasiboa, eragin aktiboagatik baztertzen du. Aktibotasun hori lortzeko igorleak hartzailearengan "engangement"deituriko kontzeptua du oinarritzat. Hau da, hartzailearen konpromisoa edo inplikazioa publizitatearekin. Marketing zuzena egiteko metodo berria da eta Sun Lee-k, American Eagle Outfitterseko Marketing Managerrak, adierazi duenez,"publizitate mota honekin, kontsumitzaileak gonbidatu nahi dira oso modu zuzenean markaren parte izatera".
Gaur egun, publizitate interaktiboa erabiltzeko baliabide gehiago ditugu, aipagarriena internetera sartzeko euskarrien aniztasuna da. Smartphon-ak, tablet,ak, ordenagailuak, telebista berriak (Smart TV) ... Horretaz gain, kalean ohiko markesinak markesina digitalagatik ordezkatzen hasi dira. Hurrengo albizteak argi uzten duen moduan:
Publizitate interaktiboaren eredu argi bat, gaur egun interneten egunero ikusten ditugun bideoetan dugu. Edozein enpresa edo markak telebistan luzeegi izango liratekeen bideoak internetera igotzen ditu eta hartzaileek bideoa ikusteaz gain, hainbat ekintza bete baitditzateke bideoa ikusten dauden bitartean, adibidez, "gustuko dut" edo "partekatu"... Ekintza hauekin Marketing zuzena egiteko aukera izateaz gain, marketing birala egiteko aukera ere badago, hartzaileek haien artean bideoa partekatu ahal dutelako.Publizitate interaktiboak duen eragina erakusteko "13th Street" telebista kateak egindako kanpainaren bideoak oso argi erakusten du:
Publizitate mota hau etorkizunean garrantzitsuenetarikoa izango dela pentsatzea ez da inolako txorakeria, izan ere, teknologia berriek, sare sozialek... gero eta transparentzia eta interaktibitate gehiago eskaintzen digute. Datu moduan, AEBtan 2013 urtean interneteko publizitatean egindako inbertsioak historian lehen aldiz telebistan inbertitutako publizitatearen inbertsioa gainditu zuen. Kasualitatea ote?
Iturriak:
No hay comentarios:
Publicar un comentario