E
SHOW marketin onlineko azoka ospatu da Madrilen
Mundu
mailan famatua den azokan urteko berrikuntzak erakusten dira. Marketin onlinean
jarduten diren enpresak bere zerbitzuak erakusteaz aparte, interneteko munduan
sartuta dauden enpresak ere badoaz puntako teknologiei buruz informatzera.
ESHOW marketin onlineko nazioarteko azoka ospatu da aurten Madrilen. Sao Paulo,
Lima, Bartzelona eta Lisboan ospatu ziren aurreko edizioak. Social media,
eCommerce eta Hosting & Cloudeko nobedadeak aurkezten dira bertan . Urriaren
8an eta 9an Madrileko IFEMA azoka esparruan izan zuen leku.
Jardunaldietan
app mobilentzako aplikazioak maiz aipatu ziren, hauek baitira enpresek
erabiltzen dituzten tresnak mugikorretan bezeroekin kontaktuan mantentzeko eta
bere zerbitzu eta produktuak erakargarriago egiteko. Webetik mobilera salto
egitean datza aurtengo eCommerceko nobedadea.
Berrikuntzaren
inguruan ere aritu ziren, interneten
mundua oso aldakorra baita eta denbora gutxian teknologiek piloa aldatzen
baitute. Fernando Rodríguez Agbo enrpesaren ko- fundatzaileak esan bezala, "si hay alguna innovación
que puede matar a tu negocio, mátalo tu antes".
Bestalde,
ordainketa orrietan dauden arazoei buruz
hitz egin zuen Elena Alvarez Popular Payments enpresako Head of Business
Development arduradunak. Alvarezen arabera, ordainketa erosketa esperientziaren barruan dago. Horregatik
zaindu behar da ordainketak egiteko momentua
eta oztopoak kendu behar zaizkio bezeroari bere txartel zenbakia jartzerakoan.
Elena
Alfaro Emoinsight enpresako bazkide fundatzaileak erosketa prozesuan bezeroa
ondo sentiaraztea azpimarratu zuen. Alfarok esan bezala, "con las
emociones nacemos pero sabemos muy poco de ellas". Erosketa prozesuan enpresaren
lana da bezeroa gustora sentitzea, errepika dezan. Sentsazio positiboetara
bideratu behar da erosketa prozesu osoa, eta askotan enpresei alde hau ahazten
zaie.


No hay comentarios:
Publicar un comentario