Branded Content vs Product Placement
Klasean ikusi dugun bezala produktuaren komunikazioa egiteko teknika ezberdinak daude. Urteak joan ahala, teknika horiek aldatuz joan dira; batzuk indarra galdu dute eta beste batzuk berriz gero eta erabiliagoak dira. Hedabideetan ere aldaketak eman dira, eta horrek publizitatea kontsumitzeko moduan eragina izan du.
Bezerorik ez galtzeko eta publizitate orokorrak sortutako saturazioa ekiditeko estrategia berriak erabiltzen hasi dira enpresak. Publizitate ez hain intrusiboa eta pertsonalizatuagoa egiten saiatzen dira. Horren ondorioz, garrantzia hartuz joan dira Product Placement eta Branded Content bezalako teknikak.
Alabaina, zertan desberdintzen dira bi teknikak?
Product Placement-ean promozionatu nahi den produktua ikus-entzunezko formatu batean barneratzen da modu esplizitu batean. Era askotan agertu daiteke; pelikula bateko atrezzoaren parte izatetik, filmean bertan aktore batek produktu horren abantailak eta ezaugarriak azaltzeraino. Teknika hori 80ko hamarkadatik erabilia izan da.
Branded Content-ean berriz, ikus-entzunezko formatuaren hasieratik amaieraraino marka publizitatzeko erabiltzen da. Produkzio mota horien bitartez, markak dituen baloreak eta sortu ditzaken esperientziak transmititzen saiatzen dira enpresak. Azken batean, kontsumitzailea entretenitzea gura dute, produktua bera zuzenan saltzea baino gehiago.
Laburbiltzeko, Branded Content-ean produktua bera da gertakizunaren ardatz nagusia eta Product Placemen-ean berriz produktuaren agerraldia guztiz pasiboa da.
Gainera, Branded Content-a gero eta nagusitasun gehiago lortzen ari da interneta dela medio. Hala ere, ez da teknika berria. 1929an AEBtako ziazerba ekoizleek haurrak barazki gehiago jatera bultzatu nahi zituzten. Horrela, Elzie Crisler Segar bineta egileari ziazerbak jaten zituen marinel baten marrazki sekuentzia bat egiteko eskatu zioten; eta, horrela Popeye marinel ezaguna sortu zen. Beraz, gaur egun protagonismoa hartzen ari den teknika hau, aspalditik erabilia izan da.
1982an, Spielbergek Reese´s Pieces txokolatedun karamelauk barneratu zituen E.T. pelikulan. Horri esker, gozoki horien salmentak %80ko hazkundea izan zuten.
Aipatzekoa da, Goviral-ek egindako "Social Video Equity" informeare arabera, Red Bull da Branded Content onena egiten duen marka. Bigarren postuan Google dago eta higarrenean berriz Disney.
Iturriak:
No hay comentarios:
Publicar un comentario