miércoles, 28 de marzo de 2012

Community Manager-er erantzunkizunak enpresetan

Enpresa askok Webgunetik haratago Interneten izan behar duten presentzia lantzen ari dira. Sare sozialak, multimedia edukiak, blog korporatiboak eta beste baliabide batzuk erabiltzen dituzte euren mezuak zabaldu eta euren audientziarekin harremanetan egoteko. Nola kudeatzen da gune guzti hauetako presentzia egunerokoan?
Enpresa askok community manager figuraren alde egiten dute hau da, sare sozialetan entzuteaz eta hitz egiteaz arduratzen den pertsona.
Ikastaro honek community manager-ak enpresan dituen rol eta funtzioak argitu nahi ditu, baita community manager batek erabili ditzakeen plataforma eta tresnak eta rol hau betetzeko dauden aukerak. 
 

Egitaraua

• Zer da community manager bat? Trebetasun eta gaitasunak
• Komunitate kudeatzaileak eta sare sozialen kudeatzaileen aurrean
• Web 2.0ren balioak eta oinarrizko jokaera arauak
• Komunikazio estrategiak Interneten
• Sare sozialetako presentzia: Facebook, Tuenti, Twitter, Linkedin...
• Bloga komunikazio korporatiborako tresna gisa
• Multimedia presentzia Interneten: Youtube y Flickr
• Nola kudeatu ospe krisi bat online
• Neurtzearen garrantzia
• Online komunitateen kudeaketa
• Jabetza intelektuala sarean
• Kasu arrakastatsuak
Ikastaroa 4 orduko bi saiotan egingo da, orientazio praktikoa izango du, parte hartzaileak aurkezten diren kontzeptuetara ohitu daitezen.
 

Nori zuzendua

Gure enpresen mezuak zabaltzeko eta sor daitezkeen elkarrizketetan parte hartzeko Internetek eskaintzen dizkigun bideak erabiltzeko interesa duten pertsonei zuzenduta, baita sare sozialetan presentzia izan nahi duten eta nola egin ez dakiten enpresei ere.
 

Izena emateko

Lekua gordetzen baduzu, mezu elektroniko bat jasoko duzu prozesua egiteko zenbait argibiderekin. Izena emateko prozesua ez da burutuko ordainketa egin arte. 
EDko ekimenak ezeztatzeko, dirua itzultzeko eta izena eman duen pertsona ordezkatzeko politikak 

Euskadi+innovaren gertakarian izen ematea

  • Prezioa: 40,00 €
  • Ordaintzeko erak: Banku transferra, Txartelaren bidez 
  • Data: 2012/04/25-tik aurrera 2012/04/26 arte
  • Ordutegia: 9:00-etatik 13:00-era
  • Iraupena: 8 ordu
  • Lekua: Araba Enpresa Digitala. E6 Eraikina. Arabako Teknologi Parkea. Miñao
  •  
    • Honek emana: Miguel Fdz. Arrieta, Mondragon Unibertsitatea
    • Irakaste hizkuntza: Gaztelania
    • Agentzia koordinatzailea: Araba Enpresa Digitala
    • Antolatzailea: Araba Enpresa Digitala
    • Maila: Aurreratua
    •  
    • Informazio gehiago

      apunta@euskadinnova.net
      902212006
       
     

No hay comentarios: